MATERIALAK. Gure I+G sailak, merkatura ateratzen diren produktu berriak aztertu eta lehendik daudenak eguneratzen ditu.
SOFTWAREA ETA PROGRAMAK. Gure I+G sailak merkatura ateratzen diren plataforma eta informatika tresna berriak eta lehendik daudenen eguneraketak aztertzen ditu.
IKASLEAK. Etengabe probatzen ditugu irtenbide ezberdinak, Gure jarduerak hasi genituenetik 13.000 ikasle baino gehiago izan ditugu, ikasturte bakoitzeko 1.500 baino gehiago. Badakigu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta zein diren irtenbiderik onenak, irizpideen arabera. Badakigu irtenbide desberdinak ezartzeak dakarren ahalegina.
IKASTETXEAK. Beraien Hezkuntza Curriculumekin integratzen gara, eta eskola bakoitzeko unitate didaktikoak osatzen ditugu, ikasleen eta irakasleen beharrak asetuz, aurrez irakasleei prestakuntza emanez.
TAILERRAK ESKOLA ORDUAN
Formatu eta iraupen ezberdinetako jarduerak dira, eta ikastetxeko irakasleek ere parte har dezakete:
ROBOTIKA: ikasleek robotak muntatu eta programatzen dituzte, proposatutako zenbait erronka gainditzeko. Aldaketak eta hobekuntzak lantzen dira.
ELEKTRONIKA eta PROGRAMAZIOA: hainbat mikrokontrolagailu, txartel eta gailu elektroniko ditugu programazioko oinarrizko kontzeptuak ikasteko. Eskola-ziklo osoa hartzen dugu, batxilergora arte.
ERREALITATE AREAGOTU ETA BIRTUALEKO PROIEKTUAK: interes handia pizten dute ikasleengan, eta ikasleak beren bideojokoaren edo historiaren garapenean erabat inplikatzea lortzen dugu, horrelako proiektu baten prozesu osoa ulertuz.
NEURRIRA: diseinua, animazioa, egiturak, makinak, 3D inprimaketa, natur zientziak, energia eta ingurumena.