Gabonetako oporretan 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteen artean, zientziak, teknologia eta artea sustatzea helburu duen UGP teknologikoa da. Helburua, ingurune ezin hobean esperientzia atsegin bat eskaintzea da, gozatuz ikasteko, beren interesak eta kezkak partekatzeko, erronkei aurre egiteko, lankidetzan aritzeko, lehiatzeko eta, azkenik, ideiak estimulatzeko aukera izan dezaten.
2.500 m2 baino gehiago dira ekintza ugarirekin: tailerrak, workshopak, erakustaldiak, aisialdi eta lehiaketa guneak, dronak, simulagailuak, errealitate birtuala, adimen artifiziala, zientzia, biologia, sormena, eskulanak, robotika, programazioa, Minecraft, Roblox, E-Sports, irrati kontroleko autoak eta askoz gehiago.