ESKULANETAN OINARRITUTAKO SORMENA
HAINBAT TEKNIKA 🧩 🎨 🧿 ETA MATERIALAK
Aipatutako arloak ikuspegi desberdinetatik landuko ditugu
-
Eskuen trebetasuna garatzea. Pieza txikiak manipulatzeak haur eta gazteei mugimen-trebetasun finak eta eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa hobetzen laguntzen die. Piezak bere lekuan jartzeko behar den doitasunak eskuzko kontrola eta pazientzia ere sustatzen ditu.
-
Sormena sustatzea. Diseinu eta patroi aukera zabal bat sortu dezakegu. Aurrez definitutako txantiloiak/ereduak jarraituz edo gure diseinuak asmatuz, honek irudimena estimulatu eta sormena garatzeko aukera ematen digu.
-
Ikusmen espaziala. Bi dimentsioko ikusmenetik abiatuta, eta behin eskalak eta proportzioak kontrolatu ondoren, prozesuak konplexuago egiten dituen hirugarren dimentsioa txertatuko dugu.
-
Hezkuntza-jarduerak. Haur/gazteek kolore, forma eta patroiei buruz ikasi dezakete beraien proiektuak sortzen dituzten bitartean. Arazoak konpontzeko gaitasunak ere garatu ditzakete beren figurak diseinatu eta osatzean