PAPIROFLEXIA: HAINBAT TEKNIKA
ANIMALIA EZBERDINAK ADINAREN ARABERA 🦋 🐢 🦊
ORIGAMI edo PAPIROFLEXIA forma anitzeko irudiak lortzeko papera tolestean datzan arte bat da. Forma horietako asko paperezko eskulturatzat har daitezke. Badira origami “purua” bezalako korronte modernoak, moztea edo itsasgarriak erabiltzea onartzen ez dutenak, baina Japoniako diseinu tradizional askok erabiltzen dituzte tresna horiek; beraz, origamia praktikatzen dutenen artean oso eztabaidagarria da hauen erabilera.
Gure kasuan, Origami purua, Origami modularra eta Origamia landuko ditugu elementu desberdinetatik abiatuta.