¿Tienes alguna pregunta?
Mensaje enviado Cerrar

DONOSTEAM: ADIMEN ARTIFIZIALA

TESTUETARAKO ♌️ ㊙️ 🈺 ETA IRUDIETARAKO AA 🚁 🪼

Testuetarako adimen artifiziala. Denok erabiltzen ditugu bilatzaileak, baina ba al dakigu bilaketa eraginkorrak eta zehatzak egiten emaitza jakin batzuk bilatzen ditugunean? Prozesu hori errazteko denboran zehar aldakorrak izan diren zenbait jarraibide eta arau emango ditugu. Gure itsas ingurunean (flora eta fauna) egon daitezken arazoentzako irtenbideak bilatuz praktikatuko dugu eta honetarako dronek izan ditzaketen aplikazioak ikertu.

ChatGPT eta Gemini erabiliz ondorengo hau egin behar dugu:

  • Galdera argi eta zehatzak egin.

  • Beharrezkoa ez den informazioa saihestu.

  • Pazientzia izan eta esperimentatu.

  • Eskaerak argi eta garbi bereiztu.

  • Tresna bakoitzaren aukerak aprobetxatzen ikasi

  • Erabiltzaileek tresna bakoitzean gehien erabiltzen dituzten aplikazioak.

Irudietarako adimen artifiziala. Copilot proiektuaren ezaugarri nabarmenetako bat AA erabiliz irudiak sortzeko duen gaitasuna da. DALL-E 3 teknologiarekin, Copilot-ek irudi originalak eta sortzaileak sor ditzake. Hori ideiak ilustratzeko, aurkezpenak hobetzeko edo, besterik gabe, arte oso erakargarria sortzeko erabilgarria izan daiteke.

Open AI-ko Dall-e sistema, GPT bezalako hizkuntza ereduetan oinarrituta dago. Horri esker, sistema hau, hizkuntza natural batekin eskatzen diozuna ulertzeko gai da. DALL-E argazki, irudi eta artelan liburutegi erraldoi batekin ere entrenatu dute. Sistema honek estiloak, atributuak eta kontzeptuak konbinatzeko aukera ere ematen du, horrela imajinatzen duzun guztia irudi batean sartzeko gai izango da.