HAINBAT PLATAFORMA. PROIEKTUAK ETA ZAILTASUNAK, ADINAREN/EZAGUTZAREN ARABERA 👩💻 🖥️ 🎮 👾
Txikienentzat, TINKERCAD. Online erabiltzen den doako software bat bat da, 3Dn diseinatzeko programetan punta-puntakoa den enpresetako batek sortua: Autodesk-ek. Erabiltzeko erraza eta 3D inprimaketaren eta diseinuaren munduan hasi nahi dutenentzat bereziki pentsatuta egoteagatik bereizten da.
Oinarrizko irudi parametrizagarri batzuetan oinarrituta (kuboa, zilindroa, esfera, sabaia, konoa, testua, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, hodia, uztaia…), mota guztietako irudi konplexuak egin ditzakegu. Eskalak, lerrokatzea, zentratzea, taldekatzea, hutsuneak, simetriak eta antzeko funtzioek lortu nahi ditugun helburuak lortzen laguntzen digute.
BLENDER. Poligonoak erabiltzen ditu hiru dimentsioko forma bat sortzeko. Diseinatutako ereduak hainbat poligono (edo fazeta) ditu, eta horiek sarea deritzona osatzen dute. Poligono bakoitza erpinez, ertzez eta aurpegiz osatuta dago. Poligono desberdinak elkartzean, oinarrizko forma bat lortzen da: adibidez, 6 poligono elkartzean kubo bat eratuko dugu. Hurrengo pausua oinarrizko formak desitxuratzea eta objektuak diseinatzeko multzokatzea da.
Softwareak hainbat funtzionalitate biltzen ditu, hamar familiatan banatuta: modelatzea, animazioa, simulazioa, bideo-edizioa, 3D renderizazioa, etab.