PARKOURRA 🏃🏾♀️ 🧗🏽MERKATARITZA GUNEAN 🏬 🛗
PARKOURRA MERKATARITZA GUNEAN
Modu erdi automatikoan merkataritza gune handi bat sortuko dugu, bertatik ihes egin beharko da parkour hori eginez. Irteerako bide bat diseinatuko dugu prozesua errazteko minecraft-en plugin ezberdinak erabiliz. Redstone zirkuituen bidez, oztopo mugikorrak sortuko ditugu, adibidez igogailuak, mekanismoak, pasabideak, etab. Tranpak ere egingo ditugu redstone erabiliz, honela jokoaren esperientzia zaildu genezake.
ETXE ORRATZAK
Tailer honetan, etxe orratz bat diseinatu eta eraikiko dugu, Minecraft-en zenbait plugin eta mod erabiliz. Hauek, jolasetik kanpoko zenbait objektu eta mekanika erabiltzeko aukera emango digute sorkuntza-prozesua errazteko. Eraikina eraiki ondoren, redstone mekanismo mota ezberdinak sortzen ikasiko dugu, sentsoredun ateak, igogailuak eta eskailera mekanikoak bezalako objektu mugikorrak gehitzeko.