¿Tienes alguna pregunta?
Mensaje enviado Cerrar

DONOSTEAM: SORMENA

ESKULANETAN OINARRITUTAKO SORMENA

HAINBAT TEKNIKA 🧩 🎨 🧿 ETA MATERIALAK

Aipatutako arloak ikuspegi desberdinetatik landuko ditugu

  • Eskuen trebetasuna garatzea. Pieza txikiak manipulatzeak haur eta gazteei mugimen-trebetasun finak eta eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa hobetzen laguntzen die. Piezak bere lekuan jartzeko behar den doitasunak eskuzko kontrola eta pazientzia ere sustatzen ditu.

  • Sormena sustatzea. Diseinu eta patroi aukera zabal bat sortu dezakegu. Aurrez definitutako txantiloiak/ereduak jarraituz edo gure diseinuak asmatuz, honek irudimena estimulatu eta sormena garatzeko aukera ematen digu.

  • Ikusmen espaziala. Bi dimentsioko ikusmenetik abiatuta, eta behin eskalak eta proportzioak kontrolatu ondoren, prozesuak konplexuago egiten dituen hirugarren dimentsioa txertatuko dugu.

  • Hezkuntza-jarduerak. Haur/gazteek kolore, forma eta patroiei buruz ikasi dezakete beraien proiektuak sortzen dituzten bitartean. Arazoak konpontzeko gaitasunak ere garatu ditzakete beren figurak diseinatu eta osatzean