STEAM KULTURA SUSTATZEA. 2021etik, Orona Fundazioak, Doplayrekin batera, udako tailer teknologikoak sustatzen ditu Orona Ideon, gazteek zientzia eta teknologia modu praktikoan ikas dezaten sormena garatu eta elkarlanean aritzen diren bitartean. UDAKO TAILERRAK.
MAKETA INDUSTRIALA. Etxebarriko Udalak eta Arcelorrek sustatutako belaunaldien arteko proiektua. Bigarren hezkuntzako gazteek eta jubilatuek IJEZKETAren inguruko maketa bat egin dute. 8 hilabeteko proiektua, parte-hartzaileen, enpresaren eta Doplayren arteko saioekin. ARCELOR IJEZKETA MAKETA.
LEHIAKETA TEKNOLOGIKOA. Realak eta Donostiako Sustapenak ondorengo erronka jarri dute martxan: ikastetxeek eta ikasleek, Reale Arena estadio berriko aretoetan ezartzeko ideia berriak proposatu eta diseinatu ditzatela, 7 ikastetxetako 150 ikasle. REALE ARENAKO ARETOEN DISEINUA.
TEAM BUILDING: 6 TXAPELAK. Zenbat aldiz gelditu behar izan gara erabaki garrantzitsu bati, gai konplexu bati edo erronka bati buruz pentsatzeko, nondik hasi jakin gabe? Esaiguzue zein den zuen helburua, eta gure tresna eta metodologiekin abiarazten lagunduko dizuegu. Prozesuak eta emaitzak harritu egingo zaituzte.