Etxebarriko Udalak sustatutako belaunaldien arteko proiektua. Bigarren Hezkuntzako hainbat gazte eta Arcelorreko erretiratuen artean instalazioko hainbat makinaren maketa egin dute.
Robotika tailerrak EV4rekin. Txikienek bloke bidez programatzen dituzte, eta Nagusiak eta adituagoak direnak, gai izan behar dute pixkanaka kode bidez programatuz (kasu honetan Python bidez) helburu ezberdinak gainditzeko. Gainera, robotak aldatuko dituzte, zeregin espezifiko jakin batzuetan eraginkorragoak izan daitezen 😊😊😊😊
Plazer bat da MARTY robotak hutsetik muntatu eta oinez, dantzan eta abar egin dezaten programatzea. Kasu honetan Scratch-ekin programatu dugu baina Python edo JavaScript bidez ere programa daiteke. Izugarri gozatu dugu 😊😊😊😊
Uda honetan Bisasoa Bizirik-ekin elkarlanean egin diren Industria 4.0 tailerren arrakastaren ondoren, orain, Udazkeneko larunbat goizetan Eureka! Zientzia Museoan proposatzen ditugu.. Informazio osoa Industria 4.0-n
Lego Wedo 2.0-rekin lan egiten dugunean planteatu ohi dugun erronketako bat ANIMALIEN LASTERKETA da. Parte-hartzaileek hainbat animalia muntatu eta programatu behar dituzte. Guztiek dituzte aurrera egiteko mekanismo desberdinak, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu. Azkenean, azkarrena nork egitea lortzen duen ikusteko, aldatu egin behar dira… lauan jajajaja… aldapan gora aldatu egiten da…
2020an BRL lehiaketak planifikatu dira Euskadi osoan zehar, baina denak erori dira COVID-aren ondorioz.
Urteetako ahaleginaren emaitza da 2019an antolatu dugun BASQUE ROBOT LEAGUE txapelketa. % 100 DOPLAY-k asmatua eta garatua.
WORLD ROBOT OLYMPIAD utzi eta gure erronka propioak garatzean, 127 partehartzaile izatetik 245 izatea lortu dugu.
Gure irakasleek 39 talde aurkeztu dituzte ( 100 haur). Doplay-k asmatutako erronka ezberdinak.
Nazioarteko WORLD ROBOT OLYMPIADen II. edizioa Gipuzkoan, Doplayk antolatuta. Gure irakasleek 14 ikastetxetako 34 talde (90 haur) entrenatu eta aurkeztu dituzte.