Have a question?
Message sent Close

LH4 PROIEKTUAK

ANIMALIAK

Diziplina anitzeko proiektua. ORIGAMI teknikaren bidez eta hainbat orri erabiliz, animali edo figura desberdinak muntatuko ditugu. Hedapenak egiteko aukera ere izango dute.

MICRO:BIT plaka elektronikoarekin irrati bidez komunikatuko ditugu elkarrekin. Ulertuko ote dira espezie desberdinak? Lortzen badugu, LED tirak piztuko dira.

DISEINUA

TINKERCAD erabiliko dugu Eguzki Sistema diseinatzeko. Planeta bakoitzak bere orbitan dituen inklinazio-graduak landuko dugu. SIM LAB erabiliko dugu planeten errotazioa simulatzeko.

Motor motak, konektoreak eta abiadurak aztertu, planeten orbitak, fisika eta materialak landu eta Tracer-en erabilera eta talkak saihestea ere ikasiko dugu. Azken dinamikak egingo ditugu.

ELEKTRONIKA

CYBERPI es un microordenador con pantalla multicolor, luces led y diversos sensores. Herramienta de aprendizaje STEAM, programación, IA e IOT.

Jolasak eta aplikazioak egiten hasiko gara: grabagailua, giroskopioa eta argiak, kronometroak, zirriborroak, grafiko animatuak, harrapaketa-jokoa eta puntu-biltzailea.

MAHAI-JOKOA

Oraingo honetan, DISNEY LORCANA jolasten ikasiko dugu. Jokoan gertatzen diren dinamika desberdinak praktikatu eta azalduz.

Jokoen helburu eta eduki didaktikoak landuko ditugu: estrategia, probabilitatea, kausak, ondorioak, ekintzak, erreakzioak eta erabakiak.

NEGUTEGIA

Ondorengo hauek izango dira gure negutegian integratu eta programatuko ditugun sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, servo-kontrolagailuak, LED matrizea, irristagailua, LED kontrolagailua, ultrasoinu-sentsorea, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea, gas-sentsorea, argi-sentsorea, kamera adimendunak, haizagailuak eta ur-ponpak.

KODU GAME LAB

Mundu lineal bat gainditu beharko dugu hainbat fase igaro eta etsaiak saihestuz.

Denbora jakin bat izango dugu erronka burutzeko eta bidean bihotzak 💕 ♥️ ❤️, txanponak eta izarrak⭐️ ✨ bildu beharko dira bukaerara bizirik iristeko. Aldagaiak eta baldintzazko konfigurazioak erabiliko ditugu.

MAKECODE ARCADE

Microsoften doako tresna bat da, bideo-jokoak online programatzeko erabiltzen dena. Scratch-en antzekoa da eta mundu linealak sortzeko errutina ezberdinak eskaintzen ditu.

“Retro Arcade for Education” kontsolan jolasteko, Frutak biltzeko joko bat diseinatu eta programatuko dugu, Space Invaders klasikoaren estilokoa.

INGURUMENA

Proiektu hau ARRANTZA JASANGARRIARI buruzkoa da. Itsasoan hainbat arrain eta itsas espezie jarriko ditugu (tamaina eta kolore desberdinetakoak) eta aurrez definitutako irizpideen arabera zehaztuko dugu zeintzuk harrapatu ahal izango diren eta zeintzuk ez.

Robotak arrain egokiak harrapatu beharko ditu, akatsik egin gabe.

PROGRAMAZIOA

MARIO BROS plataforma jokoaren antzekoa diseinatu eta programatuko dugu. GIF fitxategiak animazioekin. Mugimenduak eta jauziak . Horien optimizazioa.

GOOMBA programatuko dugu, baita bizitza eta kalte sistema ere. Bizitza emango diguten objektuak gehituko ditugu. Aurrera egin ahala etengabe aldatzen den mundu infinitua sortzeko moduak landuko ditugu.

ROBOT JIMU

Robotika plataforma hau humanoideen eta animalien mugimenduak eta dantzak simulatzeko pentsatuta dago.

Hasieran oinarrizko programak ikasiko ditugu, ondoren mugimendu sinkronizatuak egitekoak. Robotaren grabitate-zentroa eta mugimenduan sortzen diren inertziak kontuan hartu beharko dira.

ROBOTIKA

SPIKE PRIME plataformak robot eta mekanismo desberdinak diseinatzeko, muntatzeko eta programatzeko aukera ematen digu. Kasu honetan pneumatika, eragingailuak eta motelgailuak erabiliko ditugu.

Atzaparrak eta beso robotikoak eraikitzea da ideia. Protesiak eta gure egunerokoa errazteko beste elementu batzuk asmatuko ditugu.

EGUZKI – SISTEMA

Blender-ek poligonoak erabiltzen ditu hiru dimentsioko formak sortzeko. Horiek sarea deritzona osatuz: erpinak, ertzak eta aurpegiak.

Eguzki-sistema modelatu eta animatzea: Planetak sortu eta testurizatzea. Aldatzaileak. Orbiten animazioa. Planeten eta eraztunen errotazioa animatzea. Zerua eta kamera konfiguratzea eta ‘renderizazioa’.

Ikasleak
Irakasleak
Ikastaroak
Proiektuak
Bideo-tutorialak
Hiriak