Description
TAILERRAREN PLANA:
1. misioa: Basea eraiki eta programatzea. Kanpo eragileei aurre egiteko Babesak eraiki eta programatzea.

2. misioa: EEAk (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioak, Autodesk-eko TINKERCADekin lankidetzan, burututako Hezkuntza Proiektu bat jarraituko dugu. ESERO
Oinarrizko irudi batzuetan oinarrituta (kuboa, zilindroa, esfera, sabaia, konoa, testua, falka, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, hodia, uztaia…), era guztietako irudi konplexuak sortu ditzakegu.
Eskalak, lerrokatzea, zentratzea, taldekatzea, hutsuneak, simetriak eta antzeko funtzioek bete nahi ditugun helburuak lortzen laguntzen digute.
Ilargiko basea diseinatzea. Ilargiaren ingurumen-baldintza berezietara egokitu behar du kanpalekuak, eta tokiko baliabideak erabiltzea kontuan hartu beharko dugu.

3. misioa: Errealitate Areagotuan eta Birtualean ikusi daitekeen aplikazio bat egingo dugu (ondoren betaurrekoekin probatzeko). Teknika eta iturri ezberdinen bitartez energia lortzeko modu ezberdinak diseinatzea da helburua. Behar diren objektuak inportatu egingo ditugu. Aplikazioaren diseinua, modelatzea eta programazioa.




