Description
Ez da beharrezkoa programazio lengoaia konplexu bat ikastea. Construct 3.0 bere gertaera-sisteman oinarritzen da. Gertaerak dira Construct-en bihotza eta oso aukera intuitiboa dira. Metodo honekin oso erraza da sortzen hastea.
Erabiltzen hasteko, ez da programazioan aurrez esperientzia izan behar, eta ezaugarri ugari dituenez, esperientziadun erabiltzaileak ere erakartzen ditu.
Interneteko nabigatzailean exekutatzen da eta mundu osoko eskola-erakundeek, garatzaileek eta bideojoko enpresek erabiltzen dute. Construct 3.0 mahaigaineko plataformetara eta plataforma mugikorretara esporta daitezkeen 2D jokoak sortzeko modu erraz, azkar eta lagunkoienetako bat da.
Scirra Arcade eta Newgrounds bezalako HTML5 plataformetara esportatzeko aukera ematen du, iOS eta Android aplikazio mugikorrak sortu edo Xbox One-erako jokoak garatu.
Bideojoko bat garatzeko prozesuak SORMENA eta PENTSAMENDU LOGIKOA indartzen ditu. Modu autonomoan funtzionatuko duen automatismo konplexu bat lortzea da helburua, jokalariak pertsonaia bat kontrolatu eta jokoaren gainerako elementuei modu jakin batean eragitea ahalmenduz. Besteak beste, kontzeptu hauek lantzen dira:
-
Espazioa, koordenatuak, geometriak, mugimenduak, denbora, eszenatokiak, geruzak, mozorroak, tamainak, soinuak…
-
Gertaerak, baldintzak, egiaztapenak, kausak, ondorioak, kontrolak, errepikapenak, iterazioak, probak, ebidentziak…
-
Aldagaiak, begiztak, interakzioak, klonak, talkak, sentsoreak, operadoreak, aleatorioak…
-
Fluxuak, blokeak, liburutegiak, algoritmoak, programak, serieak, paraleloak, koordinazioak, sinkronizazioak…