€165.00Original price was: €165.00.€140.00Current price is: €140.00.
ORONA FUNDAZIOA – GALARRETA
Ekainaren 30 – Uztailaren 4
9.00etatik 13.30etara
GameMaker erabiliz, ikasleek programazioaren oinarriak ikasiko dituzte 2D joko ederrak diseinatzen dituzten bitartean. Windows, Mac, Linux, Android, iOS, HTML5, Xbox, PlayStation eta Nintendo Switch-erako jokoak sortzeko aukera ematen duen tresna bat da.
Sarrera. Espaziontzien jokoa. Programaren interfazea. Baliabideen deskarga. Zure proiektuan ezer erantsi aurretik, room bat den azalduko dugu, gure jokoan edozer gertatzen den lekua dela hain zuzen ere. Spriteak, objektuak, instantziak eta gertaerak.
Programazioa. Objektu batek izan ditzakeen gertaeren errepasoa egin, eta ontzi nagusiko gure lehen gertaera programatuko dugu. Atzealdea, meteoritoak eta aldagaiak. Kode bidezko programazioa erabiliz, objektu berriak nola sortu eta jokalariaren ontziari tiroak nola gehitu ikusiko dugu. Alarma-gertaera nola erabili eta programatu behar den ikusiko dugu, eta honela, interesatzen zaizkigun ekintzei tenporizadorea jarri.
Etsaiak eta mailak. Objektu/etsaien programazioa. Laserren programazioa. Bizitzak eta puntuazioak. Gure jokoaren mailak bereiztu. Nola definitu zailtasuna? Timeline-ekin nahiko modu errazean egin daiteke. Programazio-lengoaia modernoenek objektuen herentzia erabiltzen dute aurrez daukagun kodeari etekina ateratzeko. Game Maker Studio 2-rekin ere posible da, beraz, adibide batekin bere ezaugarri nagusiak ikusiko ditugu.
Jarraituko ditugun urratsak:
1. GameMaker Studio-ra sarrera
2. Room-ak, Sprite-ak eta Objektuak
3. Gertaerak eta mugimenduen programazioa
4. Dekoratzeko meteoritoak eta espaziontzi etsaiak
5. Ausazko etsaiak eta tiroak
6. Etsaien suntsiketa eta jokalariaren bizitza
7. Jokoa berrabiaraztea eta puntuazioa
8. Bigarren maila.
9. Jokoaren musika eta soinua
10. Tiro egiteko etsaiak eta objektuen herentzia