Description
ROBOTIKA
Hainbat robot ibiltari muntatu eta programatuko ditugu. Ez da erraza. Grabitate-zentroak, oreka, askatasun-graduak, mugimenduen sinkronizazioa… Swirlbot-arekin ere praktikatuko dugu, abiadurak, azelerazioak eta inertziak mugimenduetan eta horien kontrolean nola eragiten duten ikusteko. Lego Spike Prime eta JIMU plataformak erabiliko ditugu.
ERREALITATE BIRTUALA BIDEOJOKOA
Bideojoko bat garatzeko prozesuak sormena eta pentsamendu logiko eta algoritmikoa indartzen ditu. Modu autonomoan funtzionatuko duen automatismo konplexu bat lortzea da helburua, pertsonaia bat kontrolatu eta jokoaren gainerako elementuei modu jakin batean eragin ahal izateko. Kontzeptuak:
-
Espazioa, koordenatuak, geometriak, mugimenduak, denbora, agertokiak, geruzak, mozorroak, soinuak…
-
Gertaerak, baldintzak, arrazoiak, ondorioak, kontrolak, errepikapenak, begiztak, probak, ebidentziak…
-
Aldagaiak, begiztak, elkarreraginak, klonak, talkak, sentsoreak, operadoreak, ausazkoak…
-
Fluxuak, blokeak, liburutegiak, algoritmoak, programak, serieak, paraleloak, koordinazioak, sinkronizazioak…
Zehazki, errealitate areagotuko eta birtualeko joko bat sortzeko, alderdi hauek dira garrantzitsuenak: Eszena birtualen diseinua eta eraikuntza. Gure bideojokoaren ingurunea eta atmosfera definitzea. Eta eraikinak eta objektuak 3Dn diseinatu eta modelatzea. Diseinuak hutsetik asmatu edo programako hainbat liburutegitan edo Interneteko beste batzuetan erabilgarri daudenak berreskuratu eta aldatzen ditugu. Efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatzea.