Danobat-ek Doplay Steam SL babesten du Basque Robot League-en 2019ko txapelketa ezberdinak prestatzen, antolatzen eta gauzatzen.
Urteetako ahaleginaren emaitza da 2019an antolatu dugun BASQUE ROBOT LEAGUE txapelketa. % 100 DOPLAY-k asmatua eta garatua.
Nitro gasolina erabiltzen duten irrati-kontroleko autoen tailer teoriko-praktikoa. Desmuntatu ondoren, zati ezberdinak aztertu, nola funtzionatzen duten ikusi eta behar bezala doituta, kanpora atera gara pilotatzen ikasteko.
WORLD ROBOT OLYMPIAD utzi eta gure erronka propioak garatzean, 127 partehartzaile izatetik 245 izatea lortu dugu.
Gure irakasleek 39 talde aurkeztu dituzte ( 100 haur). Doplay-k asmatutako erronka ezberdinak.
Nazioarteko WORLD ROBOT OLYMPIADen II. edizioa Gipuzkoan, Doplayk antolatuta. Gure irakasleek 14 ikastetxetako 34 talde (90 haur) entrenatu eta aurkeztu dituzte.
2015. urtea. WRO (World Robot Olympiad) txapelketako lehen ekitaldia, oso-osorik Doplayk sustatua Donostian. Talde bat Bartzelonako finalera eramatea lortu genuen, azkenean, bigarren postua lortuz.
TECNUN Ingeniaritza Eskolak, zehazki Emilio Sánchez, Robotikako Ingeniaritzan Doktore eta robotika eta biomekatronikako zenbait irakasgaitako irakasleak, Fischertechnik soluzioak ezartzea erabaki du Doplayren laguntzarekin. Klase praktikoetan, hainbat produktu ezarriko dira, mekanizazio linea (arraboladun linea eta bi lan estazio) eta koloretako piezak sailkatzeko robot pneumatikoa adibidez.