Have a question?
Message sent Close

LH6 PROIEKTUAK

ELIKADURA OSASUNTSUA

Diziplina anitzeko proiektua, OGIARI buruz guztia ikasiko dugu. ChatGPT bezalako IA tresnak erabiliz.

APP bat garatuko dugu, Errealitate Areagotuko aplikazio bat, Errealitate Birtualeko betaurrekoekin ere erabili dezakeguna. Gainera, laburpen moduko INFOGRAFIA bat eta galdera-erantzunen QUIZZ bat sortuko ditugu.

ANIMALIAK

Safariko misioak. Faunari eta haren habitat ezberdinei buruz dakiguna probatuko dugu bete beharreko misioak eta QUIZZ motako galderak dituen bideo-jokoa sortuz.

Munduan bertan sartuko gara aktore bat gehiago izango bagina bezala. Arriskuan edo egoera zaurgarrian dauden animaliak lagundu eta gainerako animaliekin kontuz ibili beharko dugu.

ARKITEKTURA

IOT (Internet of Things) tailerrak. Talde bakoitzak eraikin edo dorre adimendun eta bioklimatikoaren solairu bat muntatuko du,

olairuen arteko ainguratze-sistemak adostu eta egituraren eta elementuen barne-antolaketa definituz. Lego Technic, Makeblock eta VEX Robotics piezak erabiliko ditugu.

DISEINUA

DOAKO programa liderra, bereziki modelatzea, argiztapena, renderizazioa, animazioa eta hiru dimentsioko objektuak sortzeko erabiltzen dena.

Blenderrek poligonoak erabiltzen ditu hiru dimentsioko formak sortzeko, sarea deritzona osatuz. DRONEAK diseinatzen hasiko gara.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

AMERIKARI eta mendebalde urrunari buruz ditugun ezagupen orokorrak probatuko ditugu. Nolabait, film baten gidoilari eta kamera bihurtuko gara.

Bikote bakoitzak azken istorioaren eszena bat (azpimundu bat) diseinatuko du Garaien/urteen edo kontinenteko eremuen arabera.

GIPUZKOA

OZOBOT EVO robotak hainbat funtzionalitate ditu bere sentsore, eragingailu, serbo eta LED-ei esker. Oraingo honetan, Gipuzkoako hainbat herritan barrena ibili behar duen ogi-banatzailea izango gara.

Bikote bakoitzak azken istorioaren eszena bat (azpimundu bat) diseinatuko du Garaien/urteen edo kontinenteko eremuen arabera.

MAHAI-JOKOA

Arrakasta handia duen joko honetan ibilbideen ikuskatzea eta estrategia pertsonalak zein taldekoak landuko ditugu. Jokoaren logika oso azkar garatzen da eta aldakortasun handia du.

Pentsatu ibilbidea, arriskatu zenbaki batekin eta jaurti robota. Eraginkorrenak irabazi

LETRA ARGIDUNAK

Diziplina anitzeko proiektu honetan, diseinua, 3D inprimaketa eta elektronika landuko ditugu letrak sortu eta LED bidez argiztatzeko.

Gainera, MICRO:BIT plakaren bidez irrati bidezko komunikazioak ezarriko ditugu letren artean, segidan pizten diren argiak eta soinudun elkarrizketak ahalbidetuz.

PROGRAMAZIOA

CONSTRUCT 3.0, bideojokoak garatzeko eta programatzeko doako plataforma da. Oso erabilerraza eta emaitzak denbora gutxian lortzeko aukera ematen duena.

Aldagaien, formulen eta konfigurazioen bidez mugimenduak hobetuko ditugu. Gure kasuan, plataformetan zehar robota bere elementuen bila joatea izango da helburua.

BIRZIKLAPENA

Diziplina anitzeko proiektua da, robotak, plaka elektronikoak, LED sistemak eta irudi-ezagutzako kamerak erabiliko ditugu. Aukerak oso ugariak dira.

Proiektu orokorra, laranjak sailkatzeko eta birziklatzeko sistema batera egokituko dugu.

ROBOTIKA

CHARLIE laguntzaile xelebrea da, dantza egin eta bateria jotzen du. TRICKY oso kirolzalea, uztaiak jaurtitzea, pilotarekin jolastea eta beste kirol batzuk maite ditu.

BLAST zaindari geldiezina da, oinez ibiltzen da eta ukabilkadaz zein kolpez oztopoak botatzen ditu. M.V.P. modularra eta funtzio anitzeko ibilgailu adreilu-jalea da.

SPHERO BOLT

Sphero BOLT, gidatu, programatu eta ikasten dibertitzeko aukera ematen duen pilota robotikoa da. 8×8 LED matrize programagarriak animazioak egin eta datuak erakuts ditzake denbora errealean.

Scratch estiloko bloke bidezko aplikazioarekin programatzen hasiko gara, ondoren pixkanaka PYTHONera pasatzeko.

Ikasleak
Irakasleak
Ikastaroak
Proiektuak
Bideo-tutorialak
Hiriak