HAINBAT PLATAFORMA. PROIEKTUAK ETA ZAILTASUNAK, ADINAREN/EZAGUTZAREN ARABERA 👩💻 🖥️ 🎮 👾
Bideo-joko bat garatzeko prozesuak sormena eta pentsamendu logiko eta algoritmikoa sustatzen ditu. Bloke bidez programatzeko tresnak (SCRATCH-etik eratorriak) dira, zalantzarik gabe, gure buruan dugun bideojokoa programatzeko aukera onena ematen dute, logikari, komandoei eta dituzten aukerei eta erraztasunari esker.
“Pieza ahokagarrien” (puzzlea) filosofia erabiltzen dute, eta beharrezko elementu guztiak (agertokia, objektuak eta hizkuntza elementuak) begi-kolpe bakar batez erakusten dituen garapen ingurunea izateak lana errazten digu.
Programazio prozesuak, eginez ikasteko aukera ematen dio ikasleari. Gainera, arazoak konpontzeko garrantzitsuak diren hainbat alderdi kontuan hartzera konprometitzen dituzte: arazoaren izaerari buruz erabakiak hartu, arazoa konpontzen lagunduko duen irudikapen bat aukeratu eta beren pentsamenduak eta konponbiderako estrategiak monitorizatzea.
Joko sinpleak programatuko ditugu hainbat gailu, mikroordenagailu edo terminaletan erabiltzeko, baita errealitate areagotuan probatzeko bideojokoak ere.
Adin eta esperientzia gehiago duten ikasleekin, lengoaia aurreratuagoekin programatuko dugu, kodea barne.