¿Tienes alguna pregunta?
Mensaje enviado Cerrar
SCIENCE, TECHNOLOGY AND ART FOR CHRISTMAS
Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era
Del 26 de diciembre al 5 de enero

Ekitaldiaren aurreko astean, zehazki, abenduaren 18, 19, 20 eta 21ean, ikastetxeei hainbat tailer proposatzen dizkizuegu, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi ordu eta erdi izango dira guztira (honekin batera erantsitako liburuxkan zehazten diren tailerrak egingo dira), eta 9:00etatik 13:30era egiteko aukera, ikasle guztiak ordu erdiko KURSAALEKO 5 tailerretan txandakatuz joango dira.

Prezioa 14 eurokoa da haur bakoitzeko. Irakasleek edota laguntzaileek EZ dute ordaintzen. Talde bakoitzak gehienez ere 30 ikasle izan ditzake eta gehienez 5 talde. Hau da, 150 parte-hartzaile.

Interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan, mesedez. www.donosteam.eus

ROBOTIKA LEGO WEDO 2.0

MINECRAFT SORTZAILEA

ERREALITATE AREAGOTUA / BIRTUALA REALIDAD AUMENTADA / VIRTUAL

HALOCODE ELEKTRONIKA

DRONE SIMULATZAILEA

Lego Wedo robota programatzen ikasiko dugu, tabletaren bitartez eta bloke sinpleak elkartuz, soinuak, koloreak, mugimenduak eta sentsoreak zer diren eta nola programatu behar diren ikusiko dugu.

Minecraft, blokeak jarri eta suntsituz, egiturak eraikitzeko eta mundu birtualak sortzeko jokoa da. Bi jolasteko modu ditu: bizirauteko modua, bertan jokalariek baliabideak bildu eta bizirik iraun behar dute, eta sortzeko modua, non askatasunez eraiki daitekeen. Ikasleek etxe bat sortu beharko dute ikasten hasteko.

Ikasleek errealitate areagotua eta birtualaren arteko ezberdintasuna ikusiko dute, ondoren guk sortutako mundu bat beraiek nahi duten bezala dekoratuko dute pertsonaia eta objektu ezberdinak gehituz

Halocode, led-ak eta sentsore ezberdinak dituen plaka elektroniko bat da, era askotako jokoak programatzeko aukera ematen digu, baita Scratchen sortutako jolasak kontrolatzeko ere. Gure kasuan, LED-ak pizten ikasiko dugu sekuentzia ezberdinekin, soinuak jarri etab…

Dronak pilotatzen ikasten hasteko, simulagailua erabiliko dugu, tabletetan daukagun aplikazio bat da eta erronka ezberdinen bitartez drona kontrolatzen ikasteko aukera ematen digu. Benetako drona kontrolatzearen antzeko esperientzia da.