Have a question?
Message sent Close

CyberPi Go Kit koloretako pantaila eta hainbat sentsore dituen mikroordenagailu bat da. Honek, STEAM, programazioa, robotika, Datu Zientzia, Adimen Artifiziala eta IOT ikasketa tresna boteretsua bihurtzen du.

Scratch-en oinarritutako mBlock doako softwarearekin blokeak arrastatuz, edo modu aurreratuagoan, Python programazio-lengoaiaren bidez kodea idatziz programatu daiteke. Kasu honetan, bere ahalmen guztia aprobetxatuko dugu berotegi automatiko bat diseinatu, muntatu eta programatzeko.

Hauek dira gure berotegian integratu eta programatu ditugun sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, serbokontrolagailuak, LED matrizea, potentziometroak, LED kontrolagailua, sentsore ultrasonikoa, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea, gas-sentsorea, gar-sentsorea, kamera adimendunak, haizagailuak, ur-ponpak, serboak eta motorrak.