Espainiako Hezkuntza Espazialerako Baliabideen Europako Bulegoak (ESERO Spain), «espaziotik ikasgelara» lelopean eta ikasleek espazioarekiko sentitzen duten lilura aprobetxatuz, haurrak eta gazteak zientzia-arlo horietan inplikatzeko baliabideak eta erronkak ematea du helburu nagusi.
Doplay-tik erronka onartu eta tailerrak egiteari ekin diogu (eta kasu honetan, taldeak prestatzeari) Moon Camp-eko 3 erronketan (Discovery, Explorer eta Pioneer). Bakarka, taldeka, ikastetxearen bitartez; gazte, guraso edo irakasle bazara, ez izan galdetzeko zalantzarik. Oraingoz, gaitasun handiko haurrekin lan egiten duen JASON FUNDAZIOArekin hasi gara.