Description
TAILERRAREN PLANA
1. eguna. 3D modelaketara eta Blender-era sarrera
– Interfazea ezagutu eta Minecraft estiloko pertsonaia bat sortzea: nabigazioa, oinarrizko objektuak, sarearen edizioa. Pertsonaiaren modelaketa. Hezurdura, rigging-a, pisua, animazioak, etab.
– Koloreak aplikatu material sinpleen edo oinarrizko UV mapping-aren bidez.
‐ Gorputza modelatzea (aukerakoa: zuhaitzak, kutxak, blokeak, etxeak, etab.).
2. eguna- CoSpaces-era (Delightex-era) sarrera eta modeloak eta eszena kargatzea
– CoSpaces-era (Delightex-era) sarrera: eszenak eta 3D ingurunea sortzea.
– 3D modeloak CoSpaces-era inportatzea (.glb fitxategietatik).
– Modeloak eszena batean kokatu eta jokoaren dinamika sortzea.
3. eguna. Jokoaren dinamika eta programazioa
– Dinamika sinple bat diseinatzea: bildu, esploratu, mugitu.
– CoBlocks-en sarrera (bloke bidezko programazioa).
– Elkarreraginak gehitzea: teklekin mugitu, objektuak jaso, mezuak erakutsi.
4. eguna. Hobekuntzak, VR probak eta berrikuspena
– Eszenen berrikuspen orokorra.
-VR betaurrekoetan ikusteko esportatzea.
– Programazioaren eta jokoaren diseinuaren xehetasunak berrikustea.
5. eguna. Amaiera, VR probak eta aurkezpena
– VR betaurrekoekin probak: esplorazioa eta ikaskideen arteko feedback-a.
– Beste ikaskideen jokoak probatzea.



Tailerra anitzagoa eta dinamikoagoa izan dadin, jardunaldi bakoitzean beste produktu eta plataforma batzuetara sarrera labur bat egingo dugu; Robotika, Halocode, errealitate areagotua eta errealitate birtualeko betaurrekoak, Ozobot, CyberPi, droneak, Micro:bit elektronika, MakeCode Arcade, KNEX Education, Vex, Fischertechnik, Tinkercad, Blender, Roblox edo Minecraft bezalakoak.














