Description
TAILER HONETAN JARRAITUKO DUGUN PROZESUA:
-
Ernetze tradizionala eta hidroponikoa zer diren CHATGPT BIDEZ IKERTZEA. Bilaketa eta hausnarketa prozesu honen amaieran, besteak beste, hazi batek ernetzeko zer behar duen ulertu behar dugu: ura, oxigenoa eta tenperatura egokia. Argia ez da beharrezkoa ernetzeko, baina bai ondoren hazteko. Era berean, planteatutako bi inguruneetan (laborantza tradizionala vs. hidroponikoa) aldagai desberdinek duten eragina ulertu behar dugu. Zein haziko dira azkarrago? Zeintzuk izango dituzte sustrai luzeagoak?
-
EKIN LANARI. HAINBAT HAZI LANDATZEA bi tekniken bidez. Guztion artean aukeratu beharreko hainbat aldagai eta aukera proposatuko ditugu, konbinazio guztiak ez dira beti posible izango.
Hazia. Ernetze eta hazkunde azkarreko hazien artean aukeratzea. Errefaua (3-5 egunetan ernetzen da). Letxuga (azkarra eta egokia hidroponiarako). Dilista (ernetzeko aproposa). Babarrunak edo garbantzuak (hazkunde nabarmena). Albahaka…
Substratuak eta lurrak. Proposatutako aukeren artean aukeratzea. Landareek, guk bezala elikagaiak behar dituzte eta elikagai hauek hiru osagai nagusik osatzen dituzte: Nitrogenoa: hosto berdeak ateratzen laguntzen du. Fosforoa: sustrai sendoak hazten laguntzen du. Potasioa: landarea osasuntsu egoten laguntzen du. Ongarriarekin eta ongarririk gabe probatzea, eguneroko neurketak egitea.
-
INGURUNEAREN OPTIMIZAZIOA. Sentsoreak, LEDak, elektronika, kontrolagailuak eta softwarea erabiliz gure berotegiak programatuko ditugu. Gutxienez parametro hauek kontrolatu beharko dira: tenperatura, hezetasuna, argiztapena eta baita parte-hartzaileek aukeratuko dituzten beste baldintza, parametro edo aldagai batzuk ere.
Hazien ernetze eta hazkunde prozesu osoa jarraituko dugu, modu automatizatuan eta eskuz. Prozesuan zehar egoki iruditzen zaizkigun aldaketak egin eta kausak eta ondorioak aztertuko ditugu, egoera desberdinetan gertatzen dena arrazoitzen saiatuz.
-
PROIEKTUAREN SIMULAZIOA ERREALITATE AREAGOTUAN eta Errealitate Birtualeko betaurrekoetarako. Ernetze prozesuak aurrera egiten duen bitartean, eta prozesuan zehar gertatzen den guztia, aldatzen ditugun parametroak eta egiten ditugun




