Description
Ertzaintzaren erreskate berezietako taldea gara. Larrialdi dei bat jaso dugu. Bi pertsona zaurituta daude mendikate baten tontorrik altuenean eta ezin dira beren kabuz jaitsi. Haiek erreskatatzera joan behar dugu, jaso eta arreta eman ahal izateko muino baxuago batera eraman. Oraingoan tirolina baten bidez egingo dugu erreskatea. Erronka hau Basque Robot League txapelketarako Doplay-k asmatu eta garatua da.
-
1. MISIOA: ERRONKAK dituen aukera guztiak planteatu eta ulertzea.
-
2. MISIOA: Makina. OREKA, grabitate-zentroa eta mugimendua.
-
3. MISIOA: Lego pertsonaiak JASOTZEKO eta UZTEKO sistema
-
4. MISIOA: Guztia integratu eta erreskate sistema OPTIMIZATZEA
-
5. MISIOA: ROBOT AUTONOMOA programatzea

PROIEKTUA GARATZEKO FASEAK
-
Erronka ezberdinak ikasleen adinaren eta erabili nahi diren materialen arabera: Lego Technic motordun makinak edo EV3, Spike edo Inventor Robotak.
-
Masa-oreka eta grabitate zentroaren kontzeptuak aztertzea. Prototipoaren muntaia. Nola eragiten dio abiadura-indarra aldatzeak gure sisteman maldak gainditzeko?
-
Pintzak, atzaparrak edo gripperrak eraikitzeak, finkapenak, mekanismoak, artikulazioak, mugak, askatasun-mailak eta abarren kontzeptuak aztertzeko aukera ematen du.
-
Makina eta pintza integratu eta diseinua optimizatzen joateko garaia da, zenbait proba-errore prozesuren ondoren, erreskatearen azkartasunaren eta fidagarritasunaren arteko oreka egokia lortu arte.
-
Aldizkako balioztatzeen bidez Informazio fidagarria ematen duten sentsoreak programatzea, misioa arrakastaz garatzeko aukera emango digu honek. Begiztak, interakzioak eta motorren kontrola
DJI TELLO DRONEN PROGRAMAZIOA
Programazioaren bidez, banaka zein taldetan gainditu beharreko hainbat misio planteatuko dira eta zailtasun handiagoko erronkak proposatuko ditugu adimen artifizialeko tresnak erabiliz. Programazio-lengoaia Scratch 3.0 izango da eta hegaldiaren hainbat simulazio ere egingo ditugu.

ERRESKATE-SIMULAZIOAK DRONEKIN
Dron bidezko LARRIALDI-PLANAREN simulazioa. Lehenik eta behin, eszenak diseinatuko ditugu, eta ondoren, pertsonaiak eta objektuak zenbait zeregin edo mugimendu egin ditzatela. Honela, bideojokoaren logika sortuko dugu. Bereziki DRONAK azpimarratu nahi ditugu. Tailerrean ikasleek ondorengoa egin behar dute:
-
Eszenak eta kamerak bereizten ikasi. Kameren kontrola. Neurrira egindako eraikuntzak. Atzealdeak eta soinuak.
-
Pertsonaiak eta objektuak jarri. Era guztietako objektuak daude, ibilgailuak, eraikinak, altzariak, animaliak, fenomeno atmosferikoak, erreakzioak, etab.
-
Aldatu eta programatu ditzakegun animazioak. Objektu batzuk besteekin lotzeko aukera dugu, adibidez, pertsonaia bizikletarekin.
-
Errealitate areagotua eta birtuala zer diren hobeto ulertzeko, MERGE CUBE erabiliko dugu. Edozein angelutatik grabatu daitekeen kubo bat da eta errealitate areagotuko mundu bat sortzeko balio du, hau gailuaren pantailan 3Dn erakutsiko da. Errealitate Areagotuko prozesu osoa martxan jartzen duten markatzaile mota ezberdinak ikusiko ditugu.

Tailerra anitzagoa eta dinamikoagoa izan dadin, jardunaldi bakoitzean beste produktu eta plataforma batzuetara sarrera labur bat egingo dugu; Robotika, Halocode, errealitate areagotua eta errealitate birtualeko betaurrekoak, Ozobot, CyberPi, droneak, Micro:bit elektronika, MakeCode Arcade, KNEX Education, Vex, Fischertechnik, Tinkercad, Blender, Roblox edo Minecraft bezalakoak.













