Martxoaren 10eanArcelor-en instalazioak bisitatu ondoren, fabrikako prozesu batzuen maketa edo prototipoak egitea planteatu genuen. Hemen aukera batzuk:
Trenean bobinak iristea (posizio bertikala).
Portiko-garabien bidez bobinak gurdietan deskargatzea.
Kamioian bobinak iristea (posizio bertikala).
Zubi-garabien bidez, bobinak deskargatzea.
Ijezketa-prozesua (bobinaketa eta desbobinaketa).
Metagailuak, abiadurak erregulatu eta soldadura prozesu jarraitua ahalbidetzeko.
Iraulketa eta paketatze prozesua.
Paletetan jartzea.
Zubi-garabiekin paletak mugitzea.
Guztiak automatismo robotizatuak edota motordun mugimenduak dira.



