DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
Irrati-kontroleko auto semiprofesionalak agintearen bidez gidatzen ikasiko dugu. Banaka, taldeka edo lehiaketa moduan parte hartu ahal izango da zirkuituan
Larunbat honetan, hilak 26, 12.00etatik 17.00etara Donostia WEEK INN-en (Berrikuntza Astea) izango gara droneekin jarduerak egiten. Anima zaitez!
Jardueren artean droneak, simulagailuak, errealitate birtuala, adimen artifiziala, robotika, programazioa, Minecraft, Roblox, E-sports eta askoz gehiago daude, gustu guztietarako aisialdi eta lehiaketa guneekin
Nitro gasolina erabiltzen duten irrati-kontroleko autoen tailer teoriko-praktikoa. Desmuntatu ondoren, zati ezberdinak aztertu, nola funtzionatzen duten ikusi eta behar bezala doituta, kanpora atera gara pilotatzen ikasteko.