Jardueren artean droneak, simulagailuak, errealitate birtuala, adimen artifiziala, robotika, programazioa, Minecraft, Roblox, E-sports eta askoz gehiago daude, gustu guztietarako aisialdi eta lehiaketa guneekin
Saskibaloi pista bat diseinatu eta saskira jaurtitzeko sistema bat programatzean datza, ondoren METAQUEST Errealitate Birtualeko betaurrekoekin jokatzeko. Helburua lortu dugu.
Durangaldeko Eskualdeak sustaturiko ekimena, zientzia astearen barruan, DBHko ikasleek tresna eta plataforma ezberdinak praktikatu dituzte. Robotika, Errealitate Areagotua eta Birtuala, Unity, CyberPI eta Roblox.
Eskerrik asko Orona Fundazioari Galarretako instalazioetan udako tailer teknologikoak egiten uzteagatik. Askotariko tailerrak egingo ditugu (Robotika, droneak ,Programazioa, Roblox, Minecraft, Blender, Unity, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala, Bideojokoen Garapena eta Programazioa eta Diseinua eta Animazioa) lau adin tarterentzako.
Etxebarriko Udalak sustatutako belaunaldien arteko proiektua. Bigarren Hezkuntzako hainbat gazte eta Arcelorreko erretiratuen artean instalazioko hainbat makinaren maketa egin dute.
Donostiako SUSTAPENAK sustatuta eta Donostia WEEK-INN astearen barruan, eskola ordutegian, tailerrak egin ditugu Amara Berri, Arantzazuko Ama, Harri Berri eta Salestarretan.
New York hirian girotutako Dronei buruzko 3D bideojoko bat egingo dugu hutsetik hasita. Subway Surfer-en antzekoa da, baina airean, eta oztopoak eta beste dron batzuk saihestuz, paketeak banatzea izango da helburua. Harritu egingo zarete egin dezakegunarekin.
Mila esker Durangaldeko Behargintzari eta Ermuko Udalari eskualdeko hainbat ikastetxetan Adimen Artifizialaren inguruko tailerrak ematen uzteagatik.
Hauek dira gure berotegian integratu eta programatu ditugun sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, serbokontrolagailuak, LED matrizea, potentziometroak, LED kontrolagailua, sentsore ultrasonikoa, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea, gas-sentsorea, gar-sentsorea, kamera adimendunak, haizagailuak, ur-ponpak, serboak eta motorrak.
Roblox tailerrak Aste Santuan eta Pazkoa astean. Multibertso birtualak diseinatzen eta programatzen gozatu dugu. Hona hemen adibide batzuk.