2.200 haur, gazte eta familia baino gehiago etorri dira Gabonetako Parke Teknologikoaren II. ediziora. Informazio gehiago DONOSTEAMen.
DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
2.000 m2 baino gehiago tailerrak, workshop-ak, erakustaldiak, aisialdirako guneak eta hainbat gairen inguruko lehiaketa-guneak: droneak, simulagailuak, errealitate birtuala, adimen artifiziala, robotika, programazioa, minecraft, roblox, scape room, dj musika, E-sports, txapelketak eta askoz gehiago. Haurrei, gazteei eta publiko orokorrari zuzendua.