Description
ILARGIKO MAKETA
2043. urtean gaude. Ilargiko base batean. Zortzi urte daramatzagu hemen, eta autosufizienteak izatea lortu dugu. Behar ditugun elikagaiak eta ura sortzen ditugu. Ahalik eta gehien birziklatzen dugu, eta gure baliabide guztiak optimizatzen ditugu. % 100 autonomoak garela esan daiteke. Lurrarekin bi noranzkoko komunikazioa dugu irrati bidez.
Mezu bat jaso dugu Euskal Espazio Agentziatik, meteorito handi batek Ilargiarekin talka egin dezakeela ohartarazteko. Babestuta egoteko eta gure basea babesteko eskatzen digute.
ILARGIKO BASEAREN maketa egitea izango da helburua, ondorengoak kontuan hartuta:
✓ Baliabideak. Elikagaien ekoizpena, ur likidoa, beste baliabide batzuk eta birziklatzea.
✓ Kanpoko agenteak. Meteoritoen eta abarren kokapena, segimendua eta babesa, klima aldaketak, ekaitzak…
✓ Librea. Ilargian daramatzagun 8 urteetan garatu dugun asmakizun edo hobekuntzaren bat.
✓ Robotak: Lego Spike Prime, “Robot Inventor”. Batez ere ilargiko garraiobideak landuko ditugu (ibilgailuak, pasabideak eta jasogailuak)
ILARGIKO BASEAREN ETA SUZIRIAREN DISEINUA TINKERCAD-EKIN
EEAren (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioaren artean sortutako eta TINKERCADekin lankidetzan egindako Autodesk MOON CAMP Hezkuntza Proiektuarekin jarraituko dugu
Oinarrizko forma batzuk hartu (kuboa, zilindroa, esfera, sabaia, konoa, testuak, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, tutua, eraztuna,…) eta, horietan oinarrituta, mota guztietako irudi konplexuak eraikiko ditugu.
Eskalak, lerrokatzea, zentratzea, taldekatzea, hutsuneak, simetriak… bezalako funtzioek nahi ditugun helburuak lortzen laguntzen digute.
Ilargiko basea diseinatuko dugu, Ilargiaren ingurumen baldintza berezietara egokitu eta bertako baliabideen erabilera kontuan hartu beharko duena.

ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO ERRONKA
Presta zaitez Martera joateko. Robot bat eta haren akoplamenduak, besoak eta erremintak asmatu, diseinatu, eraiki eta programatu itzazu. Komunikazioak aktibatu. Nabigatu antena parabolikora eta bultza ezazu zutik gelditu arte.
Elkartu zure tripulazioa. Nabigatu ilargiko basera, jaso hegaldi komandantea eta kokatu ezazu oinarrian.
MSL robota askatu. Nabigatu kraterrera eta askatu ezazu robota, bere sei gurpilak Marteren gainazalera itzul daitezen. Satelitea jaurti. Harrien laginak lortu. Arroken laginetara iritsi, hauek bildu eta itzuli baseko eremura.
Energia-hornidura bermatu. Eguzki plakara iritsi eta eskulekua biratu zabaldu dadin. Jaurtiketa hasi. Jaurtiketa lekura iritsi, eta sakatu ezazu botoia suziria jaurtitzeko eta Marteko operazio base aurreratua aktibatzeko.
ILARGI SISTEMAREN DISEINUA BLENDERREKIN
EEAk (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioak, Autodesk TINKERCADekin elkarlanean aurrera eramandako MOON CAMP Hezkuntza Proiektua jarraituko diogu.
elkarlanean aurrera eramandako MOON CAMP Hezkuntza Proiektua jarraituko diogu.
Eguzki-sistemaren modelatzea eta animazioa.
1.urratsa: Kurbak. Programaren interfazea ezagutu eta planeten orbitak sortzeko kurba motako objektuak gehitzen hasiko gara.
2.urratsa: Planetak gehitzea. Planeta bakoitza irudikatzeko, esferak gehitu eta eskalatuko ditugu.
3.urratsa: Planeten testurizazioa. Esferei materialak esleitu eta testurak aplikatuko dizkiegu. Eskala eta kokapena doituko ditugu.
4.urratsa: Modifikatzaileak. Planetek eraztunen orbita jarraitu dezaten modifikatzaileak ezarriko dizkiegu.
5.urratsa: Orbiten animazioa. Planeta bakoitza hautatu eta Eguzkiaren inguruko orbita ezarriko dugu. Keyframe-ak erabiliko ditugu orbitako mugimendua animatzeko.
6.urratsa: Planeten eta eraztunen biraketa animatzea. Biraketaren abiadura egokituko dugu.
7.urratsa: Zerua konfiguratzea. Izar batzuk gehituko ditugu.
8.urratsa: Kamera eta renderizazioa. Eguzki-sistemaren ikuspegi egokia izateko kamera kokatu eta animazioa renderizatuko dugu.
Tailerra anitzagoa eta dinamikoagoa izan dadin, jardunaldi bakoitzean beste produktu eta plataforma batzuetara sarrera labur bat egingo dugu; Robotika, Halocode, errealitate areagotua eta errealitate birtualeko betaurrekoak, Ozobot, CyberPi, droneak, Micro:bit elektronika, MakeCode Arcade, KNEX Education, Vex, Fischertechnik, Tinkercad, Blender, Roblox edo Minecraft bezalakoak.




















