Description
Lanari ekin aurretik, mahai-joko sinple mota desberdinen dinamikak ikasiko ditugu. Tailerrean zehar berrikusi egingo ditugu antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzeko.

Prozesu osoan zehar DOPLAY-eko adituek sortutako 40 karta erabiliko ditugu. 4 kategoriatan banatuta:
-
AHOLKUAK Zailtasuna, amaiera ematea, hitz egitea vs jokatzea, osagai gehiegi, jokalari bakoitza bere aldetik ibiltzea, hastea kostatzen da…
-
GAIKAKO IDEIAK Abentura, hiria, fantasia, zientzia, natura, lehiaketa, piratak, robotak, superheroiak, zonbiak, lasterketak, detektibeak…
-
MEKANIKAK Lasterketa, dadoa jaurti eta mugitu, memoria, bilduma sinplea, kooperatiboa, askotariko bilduma, draft-a, zortea probatu, gehiengoak, baliabideen kudeaketa, akzio puntuak, helburu ezkutua, kokapena, interakzioa, rol asimetrikoak.
-
ERRONKAK Dena edo ezer ez, hitz egin gabe, elkarrekin edo galdu, denboraren kontra, ez da nahikoa, mundua mugitu egiten da, aukeratzea zaila da, ez fidatu gehiegi, arriskatu edo galdu.

Txartel sorta honek GURE MAHAI-JOKOA pentsatzeko eta diseinatzeko prozesu osoan zehar lagunduko digu.

DISEINATUKO DUGUN JOKO BAKOITZAK, EZAUGARRI DEZBERDINAK IZANGO DITU

Tailerra anitzagoa eta dinamikoagoa izan dadin, jardunaldi bakoitzean beste produktu eta plataforma batzuetara sarrera labur bat egingo dugu; Robotika, Halocode, errealitate areagotua eta errealitate birtualeko betaurrekoak, Ozobot, CyberPi, droneak, Micro:bit elektronika, MakeCode Arcade, KNEX Education, Vex, Fischertechnik, Tinkercad, Blender, Roblox edo Minecraft bezalakoak.













