Uda honetan Bisasoa Bizirik-ekin elkarlanean egin diren Industria 4.0 tailerren arrakastaren ondoren, orain, Udazkeneko larunbat goizetan Eureka! Zientzia Museoan proposatzen ditugu.. Informazio osoa Industria 4.0-n
IOT (Internet Of Things) tailerrak. Talde bakoitzak elektronika, sentsoreak, programazioa, sistemen integrazioa, eragingailuak, motorrak eta abar lantzen ditu.
Lego Wedo 2.0-rekin lan egiten dugunean planteatu ohi dugun erronketako bat ANIMALIEN LASTERKETA da. Parte-hartzaileek hainbat animalia muntatu eta programatu behar dituzte. Guztiek dituzte aurrera egiteko mekanismo desberdinak, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu. Azkenean, azkarrena nork egitea lortzen duen ikusteko, aldatu egin behar dira… lauan jajajaja… aldapan gora aldatu egiten da…
Amaitu dira Gabonetako Minecraft tailerrak. Proiektu berriak landu ditugu, eraikuntzak, redstone, komandoak, mod-ak sortzea, zerbitzariak, lineako partidak… Aurrera egiten jarraitu nahi baduzu edo hutsetik hasi nahi baduzu, gure ikastaro-bideotutorialak gomendatzen dizkizugu, urratsez urrats Minecrafteko aditu bihurtu zaitezen.
Robotika eta Errealitate Areagotuko tailerrak Gipuzkoako 6 herritan. Robota eraiki eta programatu ondoren, mugikorreko kamerarekin edo tabletarekin jarraituko diogu eta, markagailuak erabiliz, guk geuk 3Dn diseinatutako animazio bat ikusiko dugu pantailan.
Sei larunbat goizetan zehar, Donostiako Eureka Zientzia Museoan, ikasleak, ilargiko ibilgailu bat diseinatzera iritsi dira zerotik hasita.
2019an, Python-ek, Javascript, Java eta C# bezalako ibilbide luzeko beste programazio-lengoaia batzuk gainditu zituen.
Europako Espazio Agentziak, Airbusek eta Autodesk-ek sustatutako hezkuntza proiektua.
Realak eta Donostiako Sustapenak ondorengo erronka jarri dute martxan: ikastetxeek eta ikasleek, Reale Arena estadio berriko aretoetan ezartzeko ideia berriak proposatu eta diseinatu ditzatela. SketchUP bidez diseinatutako proposamenak izan dira. Zazpi ikastetxetako 150 ikaslek hartu dute parte.
2020an BRL lehiaketak planifikatu dira Euskadi osoan zehar, baina denak erori dira COVID-aren ondorioz.