Realak eta Donostiako Sustapenak ondorengo erronka jarri dute martxan: ikastetxeek eta ikasleek, Reale Arena estadio berriko aretoetan ezartzeko ideia berriak proposatu eta diseinatu ditzatela. Parte-hartzaileak: Aldapeta, Ekintza, Jesuitak, Salestarrak, San Patrizio eta Santo Tomas.
Prozesu guztian zehar irakasleei eta ikasleei laguntzeko, Doplay, SKETCHUPeko hezitzaile gisa proposatzen da. Horretarako, zentro ezberdinekin hainbat saio egin dira online eta bideotutorialekin lagunduta, parte-hartzaileek diseinuaren eta 3 dimentsioko modelatzearen oinarrizko kontzeptuak ezagutu dituzte.