Durangaldeko Eskualdeak sustaturiko ekimena, zientzia astearen barruan, DBHko ikasleek tresna eta plataforma ezberdinak praktikatu dituzte. Robotika, Errealitate Areagotua eta Birtuala, Unity, CyberPI eta Roblox.
Hauek dira gure berotegian integratu eta programatu ditugun sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, serbokontrolagailuak, LED matrizea, potentziometroak, LED kontrolagailua, sentsore ultrasonikoa, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea, gas-sentsorea, gar-sentsorea, kamera adimendunak, haizagailuak, ur-ponpak, serboak eta motorrak.
Paketeak koloreen arabera sailkatzeko linea. Garraiatzailetik datozen blokeak saski desberdinetan bereiztean datza. Horretarako, Spike Prime robotean integratutako smart kamerak erabili ditugu.
Uda honetan Bisasoa Bizirik-ekin elkarlanean egin diren Industria 4.0 tailerren arrakastaren ondoren, orain, Udazkeneko larunbat goizetan Eureka! Zientzia Museoan proposatzen ditugu.. Informazio osoa Industria 4.0-n
IOT (Internet Of Things) tailerrak. Talde bakoitzak elektronika, sentsoreak, programazioa, sistemen integrazioa, eragingailuak, motorrak eta abar lantzen ditu.