DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
Etxebarriko Udalak sustatutako belaunaldien arteko proiektua. Bigarren Hezkuntzako hainbat gazte eta Arcelorreko erretiratuen artean instalazioko hainbat makinaren maketa egin dute.
Mila esker Durangaldeko Behargintzari eta Ermuko Udalari eskualdeko hainbat ikastetxetan Adimen Artifizialaren inguruko tailerrak ematen uzteagatik.
Robotika tailerrak EV4rekin. Txikienek bloke bidez programatzen dituzte, eta Nagusiak eta adituagoak direnak, gai izan behar dute pixkanaka kode bidez programatuz (kasu honetan Python bidez) helburu ezberdinak gainditzeko. Gainera, robotak aldatuko dituzte, zeregin espezifiko jakin batzuetan eraginkorragoak izan daitezen 😊😊😊😊
Uda honetan Bisasoa Bizirik-ekin elkarlanean egin diren Industria 4.0 tailerren arrakastaren ondoren, orain, Udazkeneko larunbat goizetan Eureka! Zientzia Museoan proposatzen ditugu.. Informazio osoa Industria 4.0-n
2020an BRL lehiaketak planifikatu dira Euskadi osoan zehar, baina denak erori dira COVID-aren ondorioz.