DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
Etxebarriko Udalak sustatutako belaunaldien arteko proiektua. Bigarren Hezkuntzako hainbat gazte eta Arcelorreko erretiratuen artean instalazioko hainbat makinaren maketa egin dute.
Urteetako ahaleginaren emaitza da 2019an antolatu dugun BASQUE ROBOT LEAGUE txapelketa. % 100 DOPLAY-k asmatua eta garatua.
WORLD ROBOT OLYMPIAD utzi eta gure erronka propioak garatzean, 127 partehartzaile izatetik 245 izatea lortu dugu.
Gure irakasleek 39 talde aurkeztu dituzte ( 100 haur). Doplay-k asmatutako erronka ezberdinak.
Nazioarteko WORLD ROBOT OLYMPIADen II. edizioa Gipuzkoan, Doplayk antolatuta. Gure irakasleek 14 ikastetxetako 34 talde (90 haur) entrenatu eta aurkeztu dituzte.
2015. urtea. WRO (World Robot Olympiad) txapelketako lehen ekitaldia, oso-osorik Doplayk sustatua Donostian. Talde bat Bartzelonako finalera eramatea lortu genuen, azkenean, bigarren postua lortuz.