Deustuko Unibertsitatearen eskutik babesle gisa gaude Donostiako txapelketan. Hainbat teknologia tailer egingo ditugu haur, gazte, familia, talde eta irakasleentzat, lantzen ditugun jarduera batzuk erakutsiz. Saria ere banatuko dugu txapelketa amaitu ondoren.
DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
Amaitu dira Gabonetako Minecraft tailerrak. Proiektu berriak landu ditugu, eraikuntzak, redstone, komandoak, mod-ak sortzea, zerbitzariak, lineako partidak… Aurrera egiten jarraitu nahi baduzu edo hutsetik hasi nahi baduzu, gure ikastaro-bideotutorialak gomendatzen dizkizugu, urratsez urrats Minecrafteko aditu bihurtu zaitezen.