DonoSTEAM Gabonetako oporretan haurren eta gazteen artean zientziak, teknologia eta artea sustatzeko ekitaldi bat da. Helburua esperientzia atsegina eskaintzea da, ingurune ezin hobean, non gozatuz ikasi ahal izango duten, beren interesak, kezkak partekatu, erronkei aurre egin, elkarlanean aritu, lehiatu eta, azken finean, ideiak suspertu.
Saskibaloi pista bat diseinatu eta saskira jaurtitzeko sistema bat programatzean datza, ondoren METAQUEST Errealitate Birtualeko betaurrekoekin jokatzeko. Helburua lortu dugu.
Durangaldeko Eskualdeak sustaturiko ekimena, zientzia astearen barruan, DBHko ikasleek tresna eta plataforma ezberdinak praktikatu dituzte. Robotika, Errealitate Areagotua eta Birtuala, Unity, CyberPI eta Roblox.
Donostiako SUSTAPENAK sustatuta eta Donostia WEEK-INN astearen barruan, eskola ordutegian, tailerrak egin ditugu Amara Berri, Arantzazuko Ama, Harri Berri eta Salestarretan.
Mila esker Durangaldeko Behargintzari eta Ermuko Udalari eskualdeko hainbat ikastetxetan Adimen Artifizialaren inguruko tailerrak ematen uzteagatik.
Donostiako Sustapenak antolatutako Donostia Week INN 2022 ekitaldiaren barruan, Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako 140 ikaslek baino gehiagok, Errealitate Areagotuan jolas bat diseinatu dute. Hainbat eskultura, monumentu eta beste objektu batzuk (pertsonaiak edo animaliak) animatzea eta haien kokapenak zehaztea da helburua, ibilbide egokiak ezarri, nabigazioak eta oro har bideojoko osoa.
Robotika eta Errealitate Areagotuko tailerrak Gipuzkoako 6 herritan. Robota eraiki eta programatu ondoren, mugikorreko kamerarekin edo tabletarekin jarraituko diogu eta, markagailuak erabiliz, guk geuk 3Dn diseinatutako animazio bat ikusiko dugu pantailan.