Hauek dira gure berotegian integratu eta programatu ditugun sentsore, eragingailu eta motorretako batzuk: motor-kontrolagailuak, serbokontrolagailuak, LED matrizea, potentziometroak, LED kontrolagailua, sentsore ultrasonikoa, tenperatura-sentsorea, hezetasun-sentsorea, gas-sentsorea, gar-sentsorea, kamera adimendunak, haizagailuak, ur-ponpak, serboak eta motorrak.
Paketeak koloreen arabera sailkatzeko linea. Garraiatzailetik datozen blokeak saski desberdinetan bereiztean datza. Horretarako, Spike Prime robotean integratutako smart kamerak erabili ditugu.
Uda honetan Bisasoa Bizirik-ekin elkarlanean egin diren Industria 4.0 tailerren arrakastaren ondoren, orain, Udazkeneko larunbat goizetan Eureka! Zientzia Museoan proposatzen ditugu.. Informazio osoa Industria 4.0-n
IOT (Internet Of Things) tailerrak. Talde bakoitzak elektronika, sentsoreak, programazioa, sistemen integrazioa, eragingailuak, motorrak eta abar lantzen ditu.