Errealitate Birtualaren Proiektua Donostia WEEK-INN-en
- 2023-10-27
- Posted by: Alberto Asín Grijalbo
- Category: Errealitate Areagotua/Birtuala , Tailerrak ,
No Comments

Doplay-tik jarduera garatzen den espazioa eta ingurunea prestatu ditugu. Ikastetxean sutea gertatuz gero egin beharrekoaren simulazioa (LARRIALDI PLANA). Lehenik eta behin, eszenak diseinatu ditugu, eta ondoren, pertsonaiak eta objektuak programatu zenbait zeregin edo mugimendu egin ditzaten, honela, bideojokoaren logika sortu dugu.
Gela/mundu bat prestatzen da, eta ikasle guztiek dute bertara sarbidea. Ikasleek ondorengoa egin beharko dute tailerrean:
-
Eszenak eta kamerak bereizten ikastea. Kameraren kontrola.
-
Neurrira egindako eraikuntzak. Atzealdeak eta soinuak.
-
Pertsonaiak eta objektuak. Era guztietako objektuak daude, ibilgailuak, eraikinak, altzariak, ibilgailuak, animaliak, fenomeno atmosferikoak, erreakzioak, etab.
-
Aldatu eta programatu ditzakegun animazioak. Objektu batzuk besteekin lotzeko aukera ematen du, adibidez, pertsonaia bizikletan ibiltzea.