IOT (Internet of Things) tailerretan talde bakoitzak denon artean egingo dugun eraikin edo dorre adimendun eta bioklimatiko baten solairu bat muntatu behar du. Solairuen arteko ainguraketa sistemak adostu, egituren eta elementuen barneko antolaketa zehaztu… Lego Technic, Makeblock eta VEX Robótics-en piezak erabiliko ditugu.
Azkenik, solairu guztiak dorre bakarrean muntatu eta gailu automatiko eta integratu guztien funtzionamendua aldi berean simulatuko ditugu: alarmak, ateak eta leihoak ixteko eta irekitzeko kontrol sistema automatikoak, berokuntza eta hozte sistemak, argiztapena, Internetetik informazioa lortzea, etxetresna elektrikoen eta zenbait aparaturen kontrola, etab. Informazio gehiago hemen