Description
Ertzaintzaren erreskate berezietako taldea gara. Larrialdi dei bat jaso dugu. Bi pertsona zaurituta daude mendikate baten tontorrik altuenean eta ezin dira beren kabuz jaitsi. Haiek erreskatatzera joan behar dugu, jaso eta arreta eman ahal izateko muino baxuago batera eraman. Oraingoan tirolina baten bidez egingo dugu erreskatea. Erronka hau Basque Robot League txapelketarako Doplay-k asmatu eta garatua da.
-
1. MISIOA: ERRONKAK dituen aukera guztiak planteatu eta ulertzea
-
2. Misioa: Makina. OREKA, grabitate-zentroa eta mugimendua.
-
3. Misioa: Lego eta PLUS PLUS pertsonaiak JASOTZEKO eta UZTEKO sistema
-
4. Misioa : Guztia integratu eta erreskate sistema OPTIMIZATZEA
-
5. Misioa: ROBOT AUTONOMOA programatzea
ERRESKATE-SIMULAZIOAK DRONEKIN
Dron bidezko LARRIALDI-PLANAREN simulazioa. Lehenik eta behin, eszenak diseinatuko ditugu, eta ondoren, pertsonaiak eta objektuak zenbait zeregin edo mugimendu egin ditzatela. Honela, bideojokoaren logika sortuko dugu. Bereziki DRONAK azpimarratu nahi ditugu Tailerrean ikasleek ondorengoa egin behar dute:
-
Eszenak eta kamerak bereizten ikasi. Kameren kontrola. Neurrira egindako eraikuntzak. Atzealdeak eta soinuak.
-
Pertsonaiak eta objektuak jarri. Era guztietako objektuak daude, ibilgailuak, eraikinak, altzariak, animaliak, fenomeno atmosferikoak, erreakzioak, etab.
-
Aldatu eta programatu ditzakegun animazioak. Objektu batzuk besteekin lotzeko aukera dugu, adibidez, pertsonaia bizikletarekin.
-
Errealitate areagotua eta birtuala zer diren hobeto ulertzeko, MERGE CUBE erabiliko dugu. Edozein angelutatik grabatu daitekeen errealitate areagotuko mundu bat sortzeko balio du, eta gailuaren pantailan 3Dn erakutsiko da. Errealitate Areagotuko prozesu osoa martxan jartzen duten markatzaile mota ezberdinak ikusi.