¿Tienes alguna pregunta?
Mensaje enviado Cerrar

TOLOSA – UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

UZTAILAREN 1ETIK 5ERAKO ASTEA

  • 8 eta 12 urte bitarteko haurrak

  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

  • Tailerrak euskaraz izango dira

  • 11:00etatik 12:00etara, jolas kooperatiboak aire librean

  • Prezioa: 145 euro

  • 3 tailer aukeran

Taller honetan merkataritza gune bat eraikiko dugu gure gustura, Roblox Studio programak ematen dizkigun objektuak erabiliz. Ondoren, parkour bat egingo dugu bertan.

Merkataritza zentroa eraiki ondoren, parkour bat sortzen hasiko gara, tranpa mota ezberdinak eta mugimendua duten hainbat oztopo programatzen ikasiko dugu, adibidez, igogailuak, eskailera mekanikoak eta zinta garraiatzaileak.

Parte-hartzaile bakoitzak bi abiapuntu izango ditu aukeran: mendi errusiarraren diseinua hutsetik hasi edo eskura dituen txantiloietatik abiatuta.

Eszena birtualen eta elementuen diseinua. Gure bideojokoaren ingurunea eta atmosfera definitu. Efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatu.

Bideojokoaren logika garatzea. Plataformako objektuen aukera dinamikoak aztertu eta ulertu. Nahi diren efektuak lortzeko konfigurazioak eta simulazioak egin. Blokekako programazioa eta kodea.

BIDEOJOKOA GARATU ETA PROGRAMATUKO DUGU, ondoren errealitate birtualeko META QUEST betaurrekoekin guk geuk jolasteko.

Modu erdi automatikoan merkataritza gune handi bat sortuko dugu, bertatik ihes egin beharko da parkour hori eginez. Irteerako bide bat diseinatuko dugu prozesua errazteko minecraft-en plugin ezberdinak erabiliz.

Redstone zirkuituen bidez, oztopo mugikorrak sortuko ditugu, adibidez igogailuak, mekanismoak, pasabideak, etab. Tranpak ere egingo ditugu redstone erabiliz, honela jokoaren esperientzia zaildu genezake.

Errealitate birtualeko betaurrekoekin ibiltzeko PARKOUR bat diseinatu, garatu eta programatuko dugu. Etxe orratzak, garabiak, plataformak, igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiliko ditugu.

ADIMEN ARTIFIZIALAREN inguruko plataforma, datu-base, aplikazio eta soluzio ezberdinak aztertuko ditugu, gure PARKOURREAN izango ditugun elementu guztiak bilatzeko. Zenbait aldaketa eta hobekuntza egin beharko dizkiegu. Amaitzeko multzo eta azpimultzo guztiak BLENDER-eko gure munduan integratuko ditugu.

Azkenik, ERREALITATE BIRTUALEKO BETAURREKOENTZAT programazioa egingo dugu. Mundu, jauzi eta oztopo mota ezberdinak sortzeko aukerak mugagabeak dira.

Lego Mindstorms EV3 robotika plataforma erabiliko dugu, eta erronka eder batetan murgilduko gara. Imajinatu, muntatu, programatu eta probatu zure robota beste lagun batzuei aurre eginez SUMO lehiaketa nork irabaziko duen ikusteko. Bi robot elkarren aurka arituko dira. Irabazteko, lehiakidea zirkulu beltzetik erabat atera behar duzu, edo baliogabetzea lortu.
Robotak ez du 25 zentimetro baino gehiago izan behar dimentsio guztietan (luzera, zabalera eta altueran). Sentsore infragorria eta baliza bidez kontrolatu behar dira robotak. Zein izango da zure estrategia? Robot azkar bat sortuko duzu ihes egiteko?, aurkaria zirkulutik atera arte bultzatuko duen tanke mugiezin bat?, edo aurkaria irauli eta erabilezin bihurtuko duen robot arin bat eraikiko duzu?

DJi Tello dronaren programazioa. Hainbat misio planteatuko ditugu, banaka eta taldeka, programazio bidez gainditu beharrekoak. Adimen artifizialeko tresnak erabiliz, zailtasun handiagoko erronkak ere planteatu ditzakegu. Programazio lengoaia Scratch 3.0 izango da eta gainera hainbat hegaldi simulazio egingo ditugu.
Bideojokoaren logika garatzea ERREALITATE BIRTUALEKO BETAURREKOETARAKO. Plataformako objektuen aukera dinamikoak aztertu eta ulertu. Nahi diren efektuak lortzeko konfigurazioak eta simulazioak. Blokekako programazioa eta kodea.

UZTAILAREN 8TIK 12RAKO ASTEA

  • 8 eta 12 urte bitarteko haurrak

  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

  • Tailerrak euskaraz izango dira

  • 11:00etatik 12:00etara, jolas kooperatiboak aire librean

  • Prezioa: 145 euro

  • 3 tailer aukeran

Parkour bat diseinatu eta sortuko dugu (Onlyn up jokoaren antzekoa) etxe orratz baten fatxadaren inguruan. Igogailuak, eskailerak eta askotariko objektuak erabiliko ditugu helmugara iristeko.

Dialogoak eta boosterrak dituzten NPCak programatuko ditugu jokoaren esperientzia entretenigarriagoa izan dadin, eta amaitzeko, gure maparentzat hasierako menu bat programatuko dugu.

Errealitate birtualeko betaurrekoekin ibiltzeko PARKOUR bat diseinatu, garatu eta programatuko dugu. Etxe orratzak, garabiak, plataformak, igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiliko ditugu.

ADIMEN ARTIFIZIALAREN inguruko plataforma, datu-base, aplikazio eta soluzio ezberdinak aztertuko ditugu, gure PARKOURREAN izango ditugun elementu guztiak bilatzeko. Zenbait aldaketa eta hobekuntza egin beharko dizkiegu. Amaitzeko multzo eta azpimultzo guztiak BLENDER-eko gure munduan integratuko ditugu.

Azkenik, ERREALITATE BIRTUALEKO BETAURREKOENTZAT programazioa egingo dugu. Mundu, jauzi eta oztopo mota ezberdinak sortzeko aukerak mugagabeak dira.

Tailer honetan, etxe orratz bat diseinatu eta eraikiko dugu, Minecraft-en zenbait plugin eta mod erabiliz. Hauek, jolasetik kanpoko zenbait objektu eta mekanika erabiltzeko aukera emango digute sorkuntza-prozesua errazteko.

Eraikina eraiki ondoren, redstone mekanismo mota ezberdinak sortzen ikasiko dugu, sentsoredun ateak, igogailuak eta eskailera mekanikoak bezalako objektu mugikorrak gehitzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak bi abiapuntu izango ditu aukeran: mendi errusiarraren diseinua hutsetik hasi edo eskura dituen txantiloietatik abiatuta.

Eszena birtualen eta elementuen diseinua. Gure bideojokoaren ingurunea eta atmosfera definitu. Efektuak, argiak, soinuak eta trantsizioak txertatu.

Bideojokoaren logika garatzea. Plataformako objektuen aukera dinamikoak aztertu eta ulertu. Nahi diren efektuak lortzeko konfigurazioak eta simulazioak egin. Blokekako programazioa eta kodea.

BIDEOJOKOA GARATU ETA PROGRAMATUKO DUGU, ondoren errealitate birtualeko META QUEST betaurrekoekin guk geuk jolasteko.

Lehenik eta behin, bikote bakoitzak SPIKE PRIME robot bat muntatuko du, jarraibideak erabiliz. Muntaketa ez da erraza, eta denbora behar du. Gure FUTBOL JOKALARIA izango da.
Oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, baina programazioa ere nahiko konplexua da. Noranzko guztietan birak eta itzulipurdiak egiten dituen robota da. Oso azkar azeleratu eta egiten du aurrera. Inertzia asko ditu gainera eta ez da erraza kontrolatzea. Lehenik eta behin, programazioa aldatu besterik ez dugu egingo. Funtzionamendua ikusita, hainbat akoplamendu asmatu behar dira, errazago erabiltzeko eta egonkortasun handiagoa izateko. Lego Technic piezak erabiliko ditugu horretarako.
Lurrean jarritako moketa berde handi batean jokatuko dira partidak.

Misioak betetzeko eta hegazti hegalariak saihesteko dronen programazioa. Hegaldiak praktikatzeko eta beharrezko trebetasunak eskuratzeko softwarea erabiliko dugu.
Scratch motako aplikazioen bidez dronak programatzea bloke-diagramak erabiliz. Banaka eta taldeka, programazio bidez gainditu beharreko hainbat misio planteatuko ditugu. Hegaldi modu egonkorrak erabili beharko dira, bideoak grabatu eta kalitatezko irudiak hartu ahal izateko.
Dronen programazioa eta errealitate areagotua eta birtuala ezartzea. Hegaztiak simulatzen dituzten dron hegalariak kokatu behar dira, gure dron esploratzaileekin talka egin ez dezaten.