¿Tienes alguna pregunta?
Mensaje enviado Cerrar

SCRATCH Euskeraz. ARKANOID

Bloke bidezko programazio ingurune onena da (gainerakoen aitzindaria), Massachusettseko Teknologia Institutuak (MIT-ek) garatua.
1.288 Estudiantes inscritos
5
2 valoraciones
  • Descripción
  • Currículum
  • FAQ
  • Reseñas
Arkanoid
  • Bideojoko bat garatzeko prozesuak sormena eta pentsamendu logiko eta algoritmikoa indartzen ditu. SCRATCH da, zalantzarik gabe, gure buruan dugun bideojokoa programatzeko/marrazteko tresnarik onena, bere logikari, komandoei eta aukerei esker.
  • “Pieza ahokagarrien” (puzzle) sistema erabiltzen du eta baita beharrezko elementu guztiak begirada bakar batez erakusten dituen garapen ingurune bat ere: agertokiak, objektuak eta hizkuntzaren elementuak.
  • Programazio prozesuak aukera ematen dio ikasleari eginez ikasteko. Gainera, arazoak konpontzeko alderdi garrantzitsu batzuk kontuan hartzera behartzen ditu: arazoaren izaerari buruz erabakitzea, arazo hori konpontzen lagunduko duen irudikapen bat hautatzea eta beren pentsamenduak eta konponbide estrategiak monitorizatzea.
  • Geure bideojokoak egingo ditugu, eta, eskura ditugun komandoak erabiliz, algoritmoak garatuko ditugu nahi dugun efektua edo helburua lortzeko.

Zer egingo dugu?

 

  • Objektuak, mozorroak eta atzealdeak programatzen jarraituko dugu. Jokoen hasiera eta amaiera. Bizitza sistemak eta puntuazioak. Gero eta bloke gehiago sartzen eta programazioaren logika ikasten joango gara.
  • PONG jokoa. Palak eta pilota mugitzea. Erreboteak. Mugimendu ezberdinak. Soinuak. Irabazleak erakustea eta jokoaren amaiera.
  • ARKANOID jokoa. Adreiluen funtzionamendua. Puntuazioak. Partida irabazi eta galtzea. Adreiluen eta atzeko oihalaren hasierako konfigurazioa. Partida hasieran maila aukeratzea. Palaren eremuaren arabera, erreboteak angelu desberdinetan egitea. Bloke erresistenteak eta aldizkakoak. Gure palaren funtzionamendurako hobekuntzak edo penalizazioak dituzten blokeak. KLONAK, pantailan blokeak automatikoki kokatzea zehaztutako baldintza batzuen arabera.

Bloques vistos en este curso

Zergatik Scratch?
Scratch, MIT-ek sortutako programazio lengoaia da, eta mundu guztia programazioaren munduan hasi ahal izateko diseinatuta dago. Istorio interaktiboak, jokoak eta animazioak sortzeko balio du, eta, horrez gain, web bidez beste pertsona batzuekin azken sorkuntzen hedapena errazten du.
Puzzle motako blokedun programarik onena da?
ERABAT. ONENA DA. Bloke motako gainerako programa guztiak edo gehienak Scratch plataformaren eraldaketak dira. Scratch-ekin lan egitea GUZTIZ GOGOBETEGARRIA da haur, hezitzaile eta zaleentzat. Izan ere, hain dago ondo diseinatuta eta garatuta, nola edo hala, bide bat edo bestea jarraituz eta logika bat edo beste bat erabiliz, BETI IRISTSIKO GARA LORTU NAHI DUGUN HELBURURA. Ondorioz, lortu nahi dugun edozein funtzionaltasun programatzeko tresnak, alternatibak eta komandoak ematen dizkigu. Konplikatuagoa izango da, denbora gehiago edo gutxiago beharko dugu, bide zuzenago edo korapilotsuago batetik joan beharko gara, baina azkenean arrakasta ziurtatuta dago ahalegintzeari uzten ez badiogu.
Nola erabiltzen da Scratch?
Scratch hizkuntza bisuala eta modularra da. Hainbat funtzio betetzen dituzten bloketan antolatzen da. Nahikoa da baldintzak edo aginduak dituzten piezak hartzea, eta elkarrekin lotzea jokoak, programak, animazioak, dantzak, grafiko interaktiboak eta abar sortzeko.
Scratch 3.0 online edo ordenagailura deskargatu
Online egiteko Scratch-en web orrira (http://scratch.mit.edu/) joan beharko zara , egin klik goian ezkerraldean dagoen “Sortu” botoian. Hemen bi aukera izango dituzu: zuzenean lanean hastea komunitatean alta eman gabe edo komunitatean alta eman, azken honek aldaketa guztiak sarean gordetzeko aukera emango dizu eta askoz abantaila gehiago. Internetera konektatu beharrik gabe bertsio lokala erabiltzea nahiago baduzu Scratch 3.0 mahaigaineko bertsioak daude Windows, Linux edo Mac sistema eragileetarako.
5.0
2 valoraciones
Estrellas 5
2
Estrellas 4
0
Estrellas 3
0
Estrellas 2
0
Estrellas 1
0