SCRATCH Euskeraz. ARKANOID

  • Bideojoko bat garatzeko prozesuak sormena eta pentsamendu logiko eta algoritmikoa indartzen ditu. SCRATCH da, zalantzarik gabe, gure buruan dugun bideojokoa programatzeko/marrazteko tresnarik onena, bere logikari, komandoei eta aukerei esker.
  • “Pieza ahokagarrien” (puzzle) sistema erabiltzen du eta baita beharrezko elementu guztiak begirada bakar batez erakusten dituen garapen ingurune bat ere: agertokiak, objektuak eta hizkuntzaren elementuak.
  • Programazio prozesuak aukera ematen dio ikasleari eginez ikasteko. Gainera, arazoak konpontzeko alderdi garrantzitsu batzuk kontuan hartzera behartzen ditu: arazoaren izaerari buruz erabakitzea, arazo hori konpontzen lagunduko duen irudikapen bat hautatzea eta beren pentsamenduak eta konponbide estrategiak monitorizatzea.
  • Geure bideojokoak egingo ditugu, eta, eskura ditugun komandoak erabiliz, algoritmoak garatuko ditugu nahi dugun efektua edo helburua lortzeko.

Zer egingo dugu?

 

  • Objektuak, mozorroak eta atzealdeak programatzen jarraituko dugu. Jokoen hasiera eta amaiera. Bizitza sistemak eta puntuazioak. Gero eta bloke gehiago sartzen eta programazioaren logika ikasten joango gara.
  • PONG jokoa. Palak eta pilota mugitzea. Erreboteak. Mugimendu ezberdinak. Soinuak. Irabazleak erakustea eta jokoaren amaiera.
  • ARKANOID jokoa. Adreiluen funtzionamendua. Puntuazioak. Partida irabazi eta galtzea. Adreiluen eta atzeko oihalaren hasierako konfigurazioa. Partida hasieran maila aukeratzea. Palaren eremuaren arabera, erreboteak angelu desberdinetan egitea. Bloke erresistenteak eta aldizkakoak. Gure palaren funtzionamendurako hobekuntzak edo penalizazioak dituzten blokeak. KLONAK, pantailan blokeak automatikoki kokatzea zehaztutako baldintza batzuen arabera.

Bloques vistos en este curso

1
Kontzeptuak berrikusten
30:22 min

Interneten gure jokorako baliabideak bilatzeko ideia interesgarriak bilatu (hondoak, objektuak, marrazkiak, osagarriak...). Gure bideojokoarentzat diseinu sinple baina ikusgarria sortu, goiko bistatik ikusita. Pertsonaiak mugitzeko oinarrizko moduak eta kontzeptuak errepasatzea.

2
Bizitza sistema
30:48 min

Harrapatzen gaituztenean BIZITZAK kenduko dizkigun sistema. Jolasa amaitu, dena gelditu eta bistan geratzen dena ezkutatu. Bizirik iraun dugun DENBORA adierazi. Objektuak jasotzean bizitzak gehitzeko sistema. Norberaren abiadura (objektuak jasotzean) eta etsaiena (denboraren poderioz) handitzen joatea.

3
Pong 1.zatia
25:17 min

Jokalekua eta palak/jokalaria diseinatzea. Pertsonaien mugimenduaren programazioa. Pilotaren mugimendua eta pantailaren ertzarekin eta palarekin errebotea programatzea. Puntuen markagailua. Partida amaitzeko sistema.

4
Pong 2.zatia
34:00 min

Denbora tarte bat pasatutakoan partida amaitzea. Erakutsi irabazlea zein den edo berdinketa egon den pantailaren atzealde berri gisa. Soinuak gehitu pilotak palan errebotatzean, puntuak lortzerakoan eta partidan zehar. Futbol zelaia eta atezainak simulatuko ditugu. Jokalariak aurrera eta atzera ere mugitu beharko dira.

5
Arkanoid 1.zatia
35:46 min

Zenbait eremu edo elementu kateatzeko lotura operadorea. Palarekin errebotatzeko sistema. Adreiluekin errebotatzeko sistema eta norabideen definizioa. Pilotaren posizioarekiko bizitzak galtzea eta partida galtzea.

6
Arkanoid 2.zatia
36:55 min

Partida irabazteko sistema. Jokoaren hasieran pantaila eta blokeak aukeratzea. Kanpoko tresnak erabiliko ditugu diseinatzeko alternatiba gisa (adibidez, Windowseko PAINT). Adreiluak, aukeratutako pantailaren arabera kokatzea. Aldaera: fase ezberdinak izango dituen jolasa, pantaila/bloke zehatzekin.

7
Arkanoid 3.zatia
19:37 min

Errebote angelu desberdinak, pilotak palan duen kontaktu eremuaren arabera. Askotariko baldintzen erabilera. Pilotaren abiadura handitzea partida aurrera doan bitartean. Aldizkako blokeak. "Gelditu" funtzioaren aukerak. Bloke erresistenteak. Bloke zatituak edo erdi hautsiak.

8
Arkanoid 4.zatia
27:46 min

Hobekuntzak edo penalizazioak dituzten blokeak. Palaren tamaina aldatzea (handiagoa edo txikiagoa), palaren abiadura handitzea edo blokeetatik eroritako objektuak jasotzean haren aldizkakotasuna. Objektuak diseinatzean ongi zentratzearen garrantzia. Hainbat mezu bidali eta jasotzea objektuen artean.

9
Arkanoid 5.zatia
35:09 min

Klonak erabiltzea blokeak modu automatikoan jartzeko. Horretarako, Arkanoid joko berri bat egingo dugu. Aurreko jokotik interesatzen zaizkigun objektuak esportatu eta inportatuko ditugu. Dagozkien programa eta informazio guztiekin berreskuratzen dira. Blokeen lerroak eta zutabeak sortzea. Funtzio aleatorioa duten adreilu klonatuak.

10
Arkanoid EXTRA
13:23 min
Scratch, MIT-ek sortutako programazio lengoaia da, eta mundu guztia programazioaren munduan hasi ahal izateko diseinatuta dago. Istorio interaktiboak, jokoak eta animazioak sortzeko balio du, eta, horrez gain, web bidez beste pertsona batzuekin azken sorkuntzen hedapena errazten du.
ERABAT. ONENA DA. Bloke motako gainerako programa guztiak edo gehienak Scratch plataformaren eraldaketak dira. Scratch-ekin lan egitea GUZTIZ GOGOBETEGARRIA da haur, hezitzaile eta zaleentzat. Izan ere, hain dago ondo diseinatuta eta garatuta, nola edo hala, bide bat edo bestea jarraituz eta logika bat edo beste bat erabiliz, BETI IRISTSIKO GARA LORTU NAHI DUGUN HELBURURA. Ondorioz, lortu nahi dugun edozein funtzionaltasun programatzeko tresnak, alternatibak eta komandoak ematen dizkigu. Konplikatuagoa izango da, denbora gehiago edo gutxiago beharko dugu, bide zuzenago edo korapilotsuago batetik joan beharko gara, baina azkenean arrakasta ziurtatuta dago ahalegintzeari uzten ez badiogu.
Scratch hizkuntza bisuala eta modularra da. Hainbat funtzio betetzen dituzten bloketan antolatzen da. Nahikoa da baldintzak edo aginduak dituzten piezak hartzea, eta elkarrekin lotzea jokoak, programak, animazioak, dantzak, grafiko interaktiboak eta abar sortzeko.
Online egiteko Scratch-en web orrira (http://scratch.mit.edu/) joan beharko zara , egin klik goian ezkerraldean dagoen “Sortu” botoian. Hemen bi aukera izango dituzu: zuzenean lanean hastea komunitatean alta eman gabe edo komunitatean alta eman, azken honek aldaketa guztiak sarean gordetzeko aukera emango dizu eta askoz abantaila gehiago. Internetera konektatu beharrik gabe bertsio lokala erabiltzea nahiago baduzu Scratch 3.0 mahaigaineko bertsioak daude Windows, Linux edo Mac sistema eragileetarako.
5
5 de 5
2 Clasificaciones

Valoración detallada

Estrellas 5
2
Estrellas 4
0
Estrellas 3
0
Estrellas 2
0
Estrellas 1
0

{{ review.user }}

{{ review.time }}
 

Mostrar más
Por favor, accede para dejar una valoración