Have a question?
Message sent Close

UDA 2026 – ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA CAMPUSA

2012tik hona, 16.000 haur eta gazte baino gehiago formatu ditugu. Begirale esperientziadunak eta aurrerapen bermatuarekin, jarduera hau oso gomendagarria da gazteek sormena garatzen duten bitartean eta talde-lanean arituz, zientzia eta teknologia modu praktikoan ikas ditzaten.

Zientzia, robotika, teknologia, programazioa, bideojokoen diseinua, diseinua eta animazioa, eta errealitate areagotu zein birtualarekin lotutako proiektu ezberdinak lantzen ditugu. TAILERRAK NAGUSIKI EUSKARAZ IZATEN DIRA.

Bergaran eta Tolosan ere gongo gara. Begiratu hemen.

Orona Fundazioaren Hernaniko campusa, ekainaren 29tik uztailaren 24ra egongo da irekita. Haur eta gazte bakoitzaren interesetara egokitzen diren jardueraz beteriko 4 aste izango dira.

LEKUA: Oronako instalazioak, Hernani. Orona Ideo eraikina Hiru adin talde: 6-8 urte, 9-11 urte eta 12-15 urte.

  • 8:00 – 9:00 – Ludoteka/jolasak 20 € asteko

  • 9:00 – 13:30 – Zientzia kanpamentua 145 € asteko

  • 13:30 – 15:00 – Jantoki zerbitzua eta ekintzak 90 € asteko

Tailerra anitzagoa eta dinamikoagoa izan dadin, jardunaldi bakoitzean beste produktu eta plataforma batzuetara sarrera labur bat egingo dugu; Robotika, Halocode, errealitate areagotua eta errealitate birtualeko betaurrekoak, Ozobot, CyberPi, droneak, Micro:bit elektronika, MakeCode Arcade, KNEX Education, Vex, Fischertechnik, Tinkercad, Blender, Roblox edo Minecraft bezalakoak.