ZARAUZ

TXANDA 1

ROBOTIKA 1

Mekanismo eta makina arruntekin hasiko gara. Mugimendu mota ezberdinak eta horiek sortzeko moduak landuko ditugu. Motorrak gehitu eta robotikan gehiago barneratzeko, baita sentsoreak, kontrolagailua edo garuna ere.

ROBLOX PARKOUR

Roblox eta Roblox Studio ikasiko ditugu. Kontua sortu. Gure “avatar-a” pertsonalizatu. Txantiloiak edo tenplateak zer diren ikusi.  Roblox Studioren interfazea.

Oinarrizko kontzeptuak. Kamera mugitu. Objektuak mugitu, eskalatu eta biratzea. Toolbox-a. Explorer-a. Lurren editore eta sortzailea. Objektuen mugimendua (collisions). Spawn Effect (sua, argia…). Gure pertsonaiaren lehenetsitako kontrolak. Akatsak edo bugak egiaztatu etab…

Plataforma jokoa (OBBY). Altuera desberdinetan eraikitzea. Materialak eta testurak. “Anchor”. “Constraints (Hinge)”. Objektuen propietateak (Transparentziak…). Programatutako Script bat erabili eta aldatu. Tranpa blokeak. Jokoa web orrian argitaratzea.

PROIEKTU OSAGARRIAK

OZOBOT – Programazioa

HALOCODE – Plaka elektronikoa

CYBER PI- Gailu elektronikoak

TXANDA 2

ROBOTIKA 2: Garuna, sentsoreak eta motorrak.

Robot guztiek hiru osagai mota dituzte. Kontrol sistema (plaka kontrolatzailea), munduari edo robotari buruzko informazioa interpretatzeko gai diren sentsoreak eta munduan edo robotean bertan eragina sortuko duten eragingailuak (motorrak).

Gero eta konplexutasun handiagoko robotak muntatuko ditugu eta Scratch motako bloke bidezko lengoaiekin programatu. Azkenik, mekanikoki aldatuko ditugu beraien eraginkortasuna hobetuz.

ROBLOX – UR PARKEA

Geure lurra sortu eta Roblox-ek eskaintzen dizkigun tresna ezberdinak erabiliko ditugu. Igerilekuak eta txirristak dituen parke bat diseinatuko dugu gure munduan, eta programazio script-ak erabiltzen ikasi. Eremu ezberdinak bisitatzeko errepide eta bideak beharko dira. Hainbat ibilgailu erabili. Aurrez eraiki ditugun elementu guztiak baliatuz jolastu.

Lursailak sortzen ikasiko dugu (besteak beste), “group negate” bateratzea, eraikuntza, 3D modelatua, eraikuntzari buruzko xehetasunak, argiak, eraikuntza errazteko “pluginak”, “team create”, txirristak, kartelak, script-ak, jauziak, errepideak, ibilgailuak, elementu apaingarriak, zuhaitzak, belarra…

PROIEKTU OSAGARRIAK

DRONAK – Programazioa

ERREALITATE AREAGOTUA – Programazioa

MICROBIT – Elektronika eta programazio kontzeptuak

TXANDA 3

ROBOTIKA 3: Humanoideen diseinua, eraikuntza eta programazioa.

Bikoteka lan eginez, eta Lego Mindtorms EV3, Marty eta Jimu plataformekin, lengoaia ezberdinen bidez programatu beharko ditugun robotak muntatuko ditugu: Scratch, bloke bidezko programazioa eta Python.

Robot bakoitzaren askatasun graduak eta mugimenduen sinkronizazioa aztertuko ditugu.

MAKECODE ARCADE

Makecode Arcaderekin bideojokoak programatu eta ordenagailu baten jolastu ditzakegu, baina ingurune honekin bateragarriak diren kontsoletako batera ere esporta daitezke.

Sarrera. “Sprite-en” eta atzealdeen diseinu grafikoa eta hauen mugimenduak programatzea. Kontsolaren kontrolak. Kameraren aukerak. Paretak baldosen mapan. Efektu grafikoak sprite-etan. Puntuazioa, bizitzak eta game over. Objektuen arteko talkak. Mezuak agertzea eta elkarrizketak. Jokalariekin hitz egiteko metodoak. Jaurtigaiak eta haien kontrola. Soinuak, melodiak eta soinu-efektuak.

PROIEKTU OSAGARRIAK

ERREALITATE AREAGOTUA – Programazioa

CONSTRUCT 3.0 – Bideojokuen programazioa

DRONAK – Programazioa