UDAKO TAILER TEKNOLOGIKOAK
Adinaren arabera hiru taldetan banatutako ikastaroak proposatzen ditugu. Ikastaro horietan robotika, programazioa, bideojokoen diseinua, dronak, elektronika, diseinua eta animazioa, bideo edizioa eta abarrekin lotutako proiektuak landuko ditugu. Guztira 5 aste izango dira, ekainaren 27tik uztailaren 29ra. Asteko plana ondorengo hau da:
-
9:00 – 10:00 – Goiztiarrak (20 euro). Hainbat proiektu.
-
10:00 – 13:30 – Tailerra (120 euro). Proiektu nagusia (aukeren artean aukeratzeko)
-
13:30 – 14:30 – Eguerdia (20 euro). Hainbat proiektu.
-
14.30 – 15.30 – Menu berezia (65 euro)