Descripción
TAILERRAREN ASTEKO PLANA:
- 9:00-11:00: Minecraft PARKOUR proiektua
- 11:00-12:00: Hamaiketakoa eta jolas kooperatiboak kanpoan (ezberdina egun bakoitzeko)
- 12.00-13.30: Askotariko proiektu teknologikoak
- 13:30-15:00: bazkaria eta jarduerak (prezio gehigarria: 90 euro). IKUSI BEHEAN.
MINECRAFT PARKOUR PROIEKTUA. Modu erdi automatikoan merkataritza gune handi bat sortuko dugu, bertatik ihes egin beharko da parkour hori eginez. Irteerako bide bat diseinatuko dugu prozesua errazteko minecraft-en plugin ezberdinak erabiliz.
Redstone zirkuituen bidez, oztopo mugikorrak sortuko ditugu, adibidez igogailuak, mekanismoak, pasabideak, etab. Tranpak ere egingo ditugu redstone erabiliz, honela jokoaren esperientzia zaildu genezake.
12:00etatik 13:30etara, proiektu ezberdinak landuko ditugu, besteak beste: robotika, makinak eta mekanismoak, Halocode, errealitate areagotua, Ozobot, CyberPI, dronak eta Micro:bit elektronika.