Descripción
TAILERRAREN ASTEKO PLANA:
- 9:00-11:00: Proiektu robotikoa: ILARGI MAKETA eta kanpamentuaren diseinua
- 11:00-12:00: Hamaiketakoa eta jolas kooperatiboak kanpoan (ezberdina egun bakoitzeko)
- 12.00-13.30: Askotariko proiektu teknologikoak
- 13:30-15:00: bazkaria eta jarduerak (prezio gehigarria: 90 euro). IKUSI BEHEAN.
ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO ERRONKA
2043. urtean gaude. Ilargiko base batean. Zortzi urte daramatzagu hemen, eta autosufizienteak izatea lortu dugu. Behar ditugun elikagaiak eta ura sortzen ditugu.
Ahalik eta gehien birziklatzen dugu, eta gure baliabide guztiak optimizatzen ditugu. % 100 autonomoak garela esan daiteke. Lurrarekin bi noranzkoko komunikazioa dugu irrati bidez.
PROIEKTUA. ILARGIKO BASEAREN MAKETA egin, ondorengoak kontuan hartuta:
-
Baliabideak. Elikagaien ekoizpena, ur likidoa, beste baliabide batzuk eta birziklatzea.
-
Kanpoko agenteak. Meteoritoen eta abarren kokapena, segimendua eta babesa, klima aldaketak, ekaitzak…
-
Librea. Ilargian daramatzagun 8 urteetan garatu dugun asmakizun edo hobekuntzaren bat.
-
Robota: Lego Spike Prime, Robot Asmatzailea. Batez ere ilargiko garraiobideak landuko ditugu (ibilgailuak, pasabideak eta jasogailuak)
ILARGIKO BASEAREN DISEINUA TINKERCADEKIN
ESAren (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioaren artean sortutako eta TINKERCADekin lankidetzan egindako Autodesk MOON CAMP Hezkuntza proiektuarekin karraituko dugu.
Oinarrizko forma batzuk hartu (kuboa, zilindroa, esfera, sabaia, konoa, testuak, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, tutua, eraztuna,…) eta, horietan oinarrituta, mota guztietako irudi konplexuak eraikiko ditugu.
Eskalak, lerrokatzea, zentratzea, taldekatzea, hutsuneak, simetriak… bezalako funtzioek nahi ditugun helburuak lortzen laguntzen digute.
Ilargi-kanpalekua diseinatuko dugu, Ilargiaren ingurumen baldintza berezietara egokitu eta bertako baliabideen erabilera kontuan hartu beharko duena.
12:00etatik 13:30etara, proiektu ezberdinak landuko ditugu, besteak beste: robotika, Halocode, errealitate areagotua, Roblox, Minecraft, Ozobot, CyberPI, dronak eta Micro:bit elektronika.