Descripción
TAILERRAREN ASTEKO PLANA:
- 9:00-11:00: BLENDER proiektua ETXE ORRATZAK
- 11.00-11.30: Hamaiketakoa eta hainbat joko kanpoan.
- 11.30-12.30: BLENDER proiektua ETXE ORRATZAK
- 12:30-13:30: Askotariko proiektu teknologikoak (AUKERAKOA) Bestela proiektu nagusiarekin jarraitu dezakegu.
- 13:30-15:00: bazkaria eta jarduerak (prezio gehigarria: 90 euro). IKUSI BEHEAN.
TAILERRA: ETXE ORRATZAK BLENDER-EN
Eraikinak eta etxe orratzak zerotik modelatzen ikasiko dugu, modu azkarrean eta eraginkortasunez. Interneteko doako hainbat plataformatan lor ditzakegunak aprobetxatu eta aldatu egingo ditugu. Azkenik, PARKOUR bat egingo dugu.
Eskailera mekanikoa modelatzea
-
Eskailera elektrikoaren oinarrizko egitura modelatuko dugu, inklinazioa eta luzera kontuan hartuta.
-
Eskeleto bat sortuko dugu eskailerarentzat (mekanismoak eta funtzionamendua).
-
Eskailerako osagai ezberdinak elkartuko ditugu: mailak eta eskubandak, eskeletoaren hezurrekin, animazioa egin ahal izateko.
Igogailua modelatzea
-
Igogailuaren oinarrizko egitura sortuko dugu, kubo bat erabiliz eta nahi diren neurrien arabera eskalatuz.
-
Xehetasunak erantsiko ditugu, ateak, kontrol-panelak eta botoiak, oinarrizko primitiboak eta estrusio tresna erabiliz.
-
Ereduko azalerei testurak aplikatuko dizkiegu.
-
Animazioa eta funtzionamendu logikoa sortuko ditugu.
12:00etatik 13:30etara, NAHI IZANEZ GERO, proiektu ezberdinak landuko ditugu, besteak beste: Robotika, Roblox, Minecraft, Halocode, errealitate areagotua, Ozobot, CyberPI, dronak eta Micro:bit elektronika.